Eu Es

En fin... ba bai!

Blog

35.000 pertsonatik gora...

2019-08-01
Categorías: | 0 Comentarios

Azken hilabeteotan SOS Arrazakeriarekin lan egiteko aukera izan dugu. Modu apalean, haien erakusketa bat zaintzen. Ia ia aldi berean, Donostian zehar joan etorrian, elkarte honek autobus geltokiaren galerian paratu erakusketarekin egin dugu topo egunero. Hotzikarak harrapatuta. Europarako bidean Mediterraneoan itota, banan bana. 35.000tik gora lagun. Euria bezain naturaltzat jotzen dugu jada. Jendea itotzen uztea gauza naturala; laster, propio hondoratzea txalotuko dugu. Dena da naturala.


SOS Arrazakeriako lagunei erakusketaren dossierra eskatu eta hemen duzue. Tolosaren eta Pasaiaren biztanleria batuta adina pertsona.

Argazkiaren iturria: https://gipuzkoasolidarioa.wordpress.com/2019/06/29/giza-eskubideen-agonia-sos-arrazakeriaren-erakusketa-ikustera-gera-zaitez-egiako-pasabidetik-zoazela/

Envía un comentario kaptxa