Eu Es

En fin... ba bai!

Blog
Villabona

Villabonako armarria

2015-04-15
Categorías: Archivos, Villabona,

Villabonako udal artxiboan berri asko eta interesante dago. Gaur aurkezten duguna, baina, bereziki erakargarria da. Gainera, ez dira Gipuzkoan asko horrelako espedienterik duten herriak. Villabona-Amasako armarriaren ziurtagiriari buruz ari gera. Ziurtagiri hau ez da edonolakoa, 1671 urtean egindakoa bait da. Bertan idatziz jaso ziren bere ezaugarriak (bai armarria, eta baita Gipuzkoa eta Villabonaren hainbat berezitasun ere) eta eskuz marraztu zer armarri koloreduna.Guzti hau pergaminoak eginik dago eta marrazkia babesteko oihal bat josi zioten. Juan Mendoza, Carlos II erregearen kronista zenak egin zuen lan guztia.

Marrazkian ikusten degu ohiko armarria, hau da, zuhaitz bat zelaian eta inguruan bost lore (lis loreak), guzti honen atzean lumaz beteriko kasko bat dago (gudarako erabiltzen ziren Erdi Aroko kasko haundi horietakoa) eta hau lauki batean sartua. Lauki hori inguratuz gudarako erabiltzen diren tresna ugari marrazti zituen: jantziak, ezkutuak, armak, kainoiak, danborrak,...). Ikusgarria benetan.

Armarriaren esanahiari buruz, deskribapenean diotenez: "...manifiesta su antiguedad la qual segun las leyes araldicas espresamente representa el arbol siendo simbolo de ella (antigüedad) y de duración, como las flores de lis el interes que enseña las victorias de franceses tubieron sus arrestos y operaciones valerosas, y el campo de oro en que todo esta colocado el poder, la constacia, el acierto y la nobleza que sucesivamente en ellas se manifesto..."

Testuan ugariak eta kuriosoak dira Gipuzkoa eta euskararen historiaren inguruan egindako deskribapenak, baina hauek aztertzen gehiegi luzatuko ginateke eta ez da gure helburua espediente honen ikerketa zehatza egitea baizik eta herritarrei artxiboan bertan ikusi daitezkeen bitxiak ezagutaraztea. Honengatik, amaituko dugu azken datu bitxi bat kontatuaz. Zertarako egiten ziren ziurtagiri hauek?"...y para que conste que de las referidas armas puede usar la villa de Villabona provinçia de Guipuzcoa poniendolas en sus sellos, anillos, reposteros, tapices, pinturas, casas, portadas, capillas y en todas las demas partes y alhajas que les convenga...". 


Amagoia Piá

Kaligrafia eredua

2014-10-06
Categorías: Archivos, Villabona,

Gaur erakustera gatozenak lan eskaera gutunak dira. Baina ez edonolakoak. Gaur egun ikustera ohituak gauden ordenagailuko letra berdinez egindako curriculumen oso desberdinak dira. Hauek XIX. mende erdialdean idatzitakoak dira. Idazteko makina edo bestelako tresnak eskasak ziren garai hartan kaligrafia jakitea beharrezkoa zen hainbat lan egin ahal izateko eta gehienetan beren ezagutzak  erakusteko eskaera gutunaz baliatzen ziren.

Horrela ba, hemen ikusiko ditugunak eskolako haurren irakasle izateko aurkezpen gutunak dira. Kasu honetan, bai Asteasun eta baita Villabonan ere topatu ditugu gutun hauek. Biek irakasle berri baten beharra zuten eta hautagai desberdinak aurkeztu ziren beren trebeziak erakutsiaz.

Gutun hauek benetan ikusgarriak dira. Alde batetik, beraien lan esperientzia eta ikaskuntzak azaltzen dituzte. Bestetik, idazketarako duten abilezia erakusteko ikaragarrizko saiakerak egiten dituzte: letra desberdinak landuaz, apaingarri ugari marraztuaz,...

Guzti honen emaitza dira hementxe ikusiko dituzuen gutun hauetako batzuek. Beraz, gaur erakustera gatozenak, hitz egiteko baino gehiago dira gozatzeko.


Amagoia Piá

Zubimusuk badu beste altxor bat

2014-05-05
Categorías: Archivos, Villabona,

Villabona eta Zizurkil batzen dituen Zubimusu izeneko zubiak baditu 3 begi. Gaur egun bi bakarrik dira arku erdikoak, baina garai batean hiruak ziren horrelakoak. Harrizkoa, antzinakoa, oso garrantzitsua bi herrientzat, baita ingurukoentzat,... Tira, ongi xamar ezagutzen ditugu zubi horren ezaugarri eta berezitasunak. Bestalde, erantsi dezakegu askotxo izan direla jasan dituen kalte eta berrikuntzak.

Hauetatik bat bereiztu nahi dugu, 1847 urtean egin zitzaiona, bere egoera oso txarra eta arriskutsua omen zen herritarrentzako eta nahitaezkoa zen berrikuntza bat egitea. Honela ba, artxiboan dugun espedientea ikusitakoaren arabera (1092-10), eskuhartze  potoloetako bat egitea erabaki zen.

Horretarako Pedro Nolasko Telleria arkitektua kontratatu zen. Honek proiektua eta aurrekontua prestatu zituen. 20860 Real gastatuko ziren arku nagusiko dobelak kendu eta berriak jarri, harri-hormarako betelanak egin eta kareletako harlanduzko materialak jartzen. Bi Udalek Gipuzkoako Foru Aldundiko laguntza eskatu zuten hain gastu haundiari aurre egiteko.

Proiektuaren plano bakarra gorde da gaur egun arte. Bertan ikusten da obra guztia egin ahal izateko erabiliko den zinbria izeneko estrukturaren kokapena, honen lana zen arkua osorik mantentzea obrak egin bitartean eta bere kabuz eusteko gai den arte. Plano hau benetan ederra da, txikia, folio baten neurrikoa, baina ederra. Eskuz egina dago, tinta beltza eta grisa erabiliaz. Eskala oinetan (pies) dago eta langileek erabiliko duten aldamioaren kokapena ere zehazten du.

Esan beharra dugu arkitektu honek (Pedro Nolasko) diseinatu zuela urte batzuk lehenago udaletxearen gorputz nagusia gaur egun ezagutzen dugun bezala. Baina hori beste egun batean erakutsiko dugu.


Amagoia Piá

Villabonako inudeak

2014-02-04
Categorías: Archivos, Villabona,

XX. mende hasiera arte lanean jarduten zuten inudeen irudiak ezagunak dira. Herri askotako jaietan, inudeen desfileak egiten dira oraindik, emakume haiek gogoan.

Orain arte entzun eta pentsatu dugunaren arabera emakume hauek hiri handietan aberatsen seme-alabak edo erditzean hiltzen ziren amenak elikatzen zituzten. Hori izan da betidanik inude hitzarekin erlazionatu duguna.

Adibidez, XVIII. mendean zehar Probintziak umezurtzaz arduratzeko antolatu inude zerbitzuak arazo franko sortu zuen. Umeen ongi izatea (ondorioz, gizartearena) bermatzeko abiatu plana ez zen behar bezala finantzatu. Inudeen soldatak kolakan jartzen ziren behin eta berriz.

Villabonako artxiboan, baina, inudeen lanaren bestelako bariante bat topatu dugu. Bertan ez dago ez aberatsen gutunik; baina, umezurtz geratutako haurren kasu ugarien artean,  gurasoek inudeari ordaintzen laguntzeko egiten zituzten eskaerak ikusi ditzakegu. Kasu guztietan bixkiak erditutako amak ziren eta bi haurretako bat elikatzen laguntzeko beharra zuten. Guztiak mende bateko bueltan eginak, 1815 eta 1931 bitartean.

Familiak Udalaren laguntza jasotzen zuen, txiroak izanda, inudeari ordaintzeko dirulaguntza eman eta honekin hitzarmena sinatzeko bitartekari lanak eginaz. Hitzarmen hauen arabera inudeak 18 hilabetez hartzen zuen haurra berarekin eta hazi bitartean hileroko soldata bat jasotzen zuen.

Eskaera eta hitzarmen horiez gain artxiboan gorde diren agiriak dira haur horien inguruko informazioak, inudeen soldata erreklamazioak edo familiaren egoera aldaketagatik egindako jakinarazpenak (baldintza ekonomikoen aldaketak, herritik joango direla…).

Horra hor inudeek gure herrian egindako lana.


Amagoia Piá

De cómo hacer Historia del Pueblo Gitano vasco

2013-09-16
Categorías: Archivos, Villabona,

Revisando los fondos de un archivo vasco nos podemos encontrar con documentación que haga referencia a gitanos y gitanas que, casi con toda seguridad, tenga una naturaleza jurídico-legislativa, procesal o bien administrativa pero con carácter penal. Éste es el caso del documento localizado en el archivo de Villabona (692-4), que trata de la correspondencia fechada en 1851 entre el Gobernador Civil de Gipuzkoa y el alcalde de la citada villa. En la misma se habla sobre la situación de José Manuel Minaberria, señalado como gitano por estas autoridades; una calificación arraigada y empleada, aunque ya hubiese prohibido su utilización por el rey Carlos III en su pragmática de 1783, para pasar a utilizar el eufemismo de “castellano nuevo”.

Analizando el contenido de la documentación, el Gobernador comunica al alcalde de Villabona que la Guardia Civil le ha entregado a este gitano, y que aunque tiene todos los papeles en regla y no le puede acusar de nada, lo debe controlar, y si además vive como el resto de los vecinos, es decir, como Dios manda, pues mejor:

“…como ningún hecho marcado había contra él, y además llevaba su pasaporte en regla, se le ha refrendado para ese pueblo con prevención de presentarse a V. (...) y haciéndole comparecer a su presencia le reconvenga severamente por esa vida herrante a que está entregado, escitándole y estrechándole tambien a que adopte otro modo de vivir más en armonía con el que observan los demás vecinos, que exigen las leyes y convienen al País”.

Cierto, “el país” venía marcando y marcará cómo se debía vivir y cómo combatir al vagabundo gitano. Un recorrido por las actas de las Juntas Generales del Gipuzkoa desde el siglo XVI nos confirmará tal afirmación, llegando hasta las de las sesiones de finales del XIX, donde situaríamos el texto que estamos comentando. Pero la correspondencia entre la Guardia Civil y las autoridades locales vascas sobre el tema gitano continuará durante las primeras décadas del siglo XX, e incluso encontramos en 1931 una recopilación de acuerdos adoptados por las Diputaciones Forales relacionados con la persecución y expulsión de gitanos, mendigos y mala gente.  

Volviendo al texto, el Gobernador conmina al alcalde a:

...que en lo sucesivo ni a este interesado ni a ningún otro que pertenezca a su clase le espida pasaporte por más de un mes (...) y, finalmente, que vigile V. muy de cerca su conducta procurando evitar todo desmán...”.

No sabemos si el alcalde siguió las recomendaciones del Gobernador, pero lo que si sabemos con certeza es que la Guardia Civil sí lo hizo, y hasta 1978 figuran en su reglamento varios artículos (tres en concreto, el 4º, 5º y 6º) que inciden directamente en la vigilancia escrupulosa de los gitanos.

Hasta aquí lo que el documento nos aporta en primera instancia: el clásico análisis de la documentación emitida por las autoridades en la que el gitano o la gitana aparecen como víctima de una directiva jurídica o culpable de una conducta delictiva. Las posturas del historiador pueden ser dos, una es la que apoya estas actuaciones represoras (Gorosabel lo tenía muy claro), pero en el siglo XXI la decencia ética nos arrastraría a la otra, a la de hablar de comportamientos racistas, políticas excluyentes y persecución evidente por parte de las autoridades a los miembros del Pueblo Gitano.

Pero no basta con eso. Desgraciadamente para el investigador, sólo ha quedado un legado parcial de la historia de los gitanos, el que está escrito por la parte que ya hemos mencionado. No en vano los gitanos, como pueblo ágrafo, apenas ha dejado nada escrito acerca de su pasado. De esta forma, hay que zambullirse hasta tocar el fondo del documento que nos encontramos. Si no, sólo nos quedaríamos en la historia de persecución tan trillada últimamente por los “gitanólogos”.

Ahora sí, ahora emergeremos de este documento de Villabona con los puños llenos de cosas interesantes. Porque interesante es el apellido que nos deja: Minaberria. No es común que se relacione este apellido con el Pueblo Gitano, y lo normal es que los neófitos del tema se queden en el Jiménez, Valdés o Echeverria para identificar a los gitanos de Euskal Herria. Nada más lejos de la realidad, y aunque el tema de las genealogías y los apellidos entre los gitanos vascos daría para otro extenso artículo, apuntamos aquí que existen muchos más, a los que podemos añadir ahora el de Minaberria.

Pensar que pueda estar confundiéndose el tipo penal de “gitano” con un nativo de las provincias vascas que no pertenece a ese grupo humano es un craso error, al menos si consideramos como gitanos a los que hoy en día se reconocen como tales. Me explico, tras consultar varios registros sacramentales comprobamos como varios miembros con ese apellido están emparentados con los archigitanos Echeverria, Valdés y Jiménez, pero también con los Berrio y los Altimasveres. ¿Encontrar un apellido que hasta ahora no se relacionaba con gitanos es importante? Sí, y mucho. Como hemos apuntado, los Minaberria nos han conducido a los antes mencionados, y estos últimos a otros como los Echepare o los Larralde, estos segundos con bastante documentación de los siglos XVII y XVIII y que originalmente eran llamados “Yturbide”. Pero aún tenemos más, tirando de los Minaberria, llegamos hasta Aguirregomezcortas, Querejeta o Barrenecheas, apellidos éstos sí, nada gitanos. Estos enlaces denotan la mezcla y asimilación de muchos gitanos vascos (que sólo hablaban euskera) entre las capas rurales de la sociedad mayoritaria, como se constata en Zestoa o Mendaro a lo largo de la segunda mitad del siglo XIX, hasta el punto de haber olvidado hoy en día sus descendientes su origen.

El estudio genealógico es importante porque confirma o desmiente hipótesis creadas para el estudio de la Historia del Pueblo Gitano. Que un matrimonio gitano  como el formado por Juan Martín Larralde y Francisca Echepare "emparentados con los Miraberria- haya bautizado a cuatro de sus seis hijos en parroquias de diferentes villas en un marco temporal de trece años (Andoain, Donostia, Hernani y Berastegi durante 1844 y1857), muestra el estilo de vida poco sedentario que tenía, pero a su vez desmonta tajantemente la calificación de nómadas cuando comprobamos que no se han movido de la misma provincia. ¿Acaso serían nómadas las familias que viven de alquiler hoy en día y se trasladan de domicilio cada cierto tiempo dependiendo de la conveniencia del propio alquiler? Comprobar también que son bautizados, casados o enterrados en municipios no muy distantes entre sí, confirma la hipótesis de su estilo de vida itinerante pero no nómada. Tal puede ser el de los propios Minaberria, pues Jose Maria fue bautizado en 1850 en Zestoa, se casó en 1868 en Mendaro y fue enterrado en Azpeitia. Es posible que el propio José Manuel fuese originario de esta zona, pues el alcalde comunica al gobernador que no es natural ni vecino de Villabona, ni en esta localidad las autoridades ha emitido pase o pasaporte alguno en su favor.

Y todavía obtenemos más información del documento que estamos trabajando, dejando de lado el tema legal y penal que hemos dicho que ahora no nos interesa. Veamos el principio del texto:

“Los guardias civiles me presentaron ayer a José Manuel Miraberria, gitano conducido desde la Ante-Yglesia de Abadiano, el cual fue detenido en la romería del Santuario de Urquiola...”.

Estamos ante la prueba misma del espacio laboral de los gitanos hasta el éxodo rural de la segunda mitad del siglo XX y la masiva industrialización: los mercados y romerías rurales. Probablemente el protagonista, José Manuel Miraberria, al que le han detenido sólo por haber parecido sospechoso, acudía a Abadiño a tratar con alguna caballería o a esquilar algún macho, oficios en los que se ocupaban muchos gitanos. Los prejuicios y la Guardia Civil fueron los que provocaron todo lo demás.

Como acabamos de ver, no queda otra opción que realizar arqueología en estos documentos para poder reconstruir una Historia compensada del Pueblo gitano. Que cada documento que hace mención a gitanos y a gitanas hay que leerlo y releerlo, y una vez hecho, intentar extraer aquello que no aparece como explícito. Porque lo explícito a veces no vale para escribir una Historia completa, como ya decía Arthur Conan Doyle: “No hay nada más engañoso que un hecho evidente”.

David Martín Sánchez

Idi-probak

2013-06-05
Categorías: Archivos, Villabona,

Villabonako bizilagun askorentzat ez da oso ezaguna garai batean idi proben inguruan herrian izandako zaletasuna.  Baina zaletasun hau benetan sakona eta sendoa izan zen eta honen froga bezala baditugu artxiboan ikusgarri diren hainbat agiri.

Hasi gaitezen probalekuarekin.  Honen inguruan topatu dugun lehenengo erreferentzia 1895. urteko akta liburuan dago. Azaroaren 3.an ospatutako udalbatzarrean Frantzisko Zalduak probak egiteko harlauza jartzea eskatu zuen. Udalak ezezkoa erabaki zuen hainbat herritarren artean aurkako kexak sortuko zituen beldur.

Hala ere, jakin badakigu demalekua ez eraikitzea ez zela oztopoa izan probak ospatzen jarraitzeko. Bai lehenago eta baita eskaera honen ondoren ere udaletxean idi probak egiteko hitzarmen eta baimen eskaera ugari aurkeztu ziren. Hitzarmen hauetan bereziki zehaztu ohi ziren datuak hauek dira: partaideak eta botilero edo laguntzaileen izenak, dema mota (bustarri-bakarra, gizonezkoen aurka, harri txikia, bustarri-bikoitza,…) zein egun eta orduetan ospatuko zen eta zein baldintza bete beharko ziren matxura kasuetan.

7 urte beranduago, 1902. urteko urriaren 2a ospatutako beste udalbatzarrean,  probaleku berria egiteko erabakia heldu zen azkenean. Bertan adierazten denaren arabera Manuel Jauregik eta beste batzuek lehengaiak emango zizkioten udalari harlauza herriko plazan eraikitzeko.  Udalak dohaintza hau  onartu eta pilotalekuaren parean egitea erabaki zuten. Hilabete batzuek beranduago, 1903. urteko martxoan demaleku berria bukatu zela eta  inaugurazio festa ospatzeko egindako demaren saria, 50 pezetatakoa, Nikasio Urkizuri emango zaiola jaso zen akta liburuan bere aurkariak sariari uko egin ondoren.

Sariak bai, gizartean onartuak zeuden eta ematen ziren, baina apostuen kontua bestelakoa zen.  Herri kirol guztiek izan dituzte hainbat gorabehera apustuak legezkoak direla eta ez direla, eta animaliak erabiltzen badira arazo hori hareago eraman da sufrimendua eragiten zaielako arrazoi ekonomiko hutsagatik. Gobernadore Zibilek historian zehar dema hauen debekuak askotan argitaratu dituzte eta herritarren artean ez dute oso harrera ona izaten oraintxe ikusiko degun bezala.

1906. urteko akta liburuan udalak idi proben eta apostuen aldeko gutuna idatzi eta gobernadoreari bidaltzea erabaki zuen. Bertan zehazten denaren arabera, proba hauetan ez zen sarrerarik kobratzen eta ez zuten iruzur deliturik ikusten, are gehiago, onurak gehiago ziren kalteak baino:  inguruetako herrietako baserritarrak beren artean ezagutu eta harremanak estutzeko, nekazarien eta idien lana hobetzeko eta trebatzeko eta inguruko dendak gehixeago saltzeko oso interesgarriak zen urtean zehar hainbat dema antolatzea.

Hitz hauek eraginik izan zuten ala ez ezin jakin. Debekua, ordea, gehiagotan eman zen. Betetzen ez zela adierazten al du honek? Bai eta horren aurkako erantzunak ere topatu ditugu. Villabonan 1920. urteko eskaera batetan nekazari batzuek idi demen debekua bertan behera uzteko eskaera egin zuten, betiko ohitura bat zela argudiatuaz eta debekua kenduz gero garai horietan zentsuragarri ziren ekintzak baztertzeko borondatea adieraziaz.

Debeku honek zehazki noiz arte iraun zuen ez dakigu. Baina denbora luzean aritu zirela eztabaida honekin bai. Honela, artxiboan 1938. urteko beste gutun batean  Gobernadore Zibilak debekuaren berri eman zuen berriro, inongo arrazoirik erantsi gabe.

Badiruri 1940. urte inguruan debekua kentzea erabaki zela, (agian beren eragina oso eskasa zelako, kasu askotan apustuak ospatzen jarraitzen zutela ikusi da) urte honetatik aurrera artxiboan daduen  eskaera eta hitzarmen kopurua izugarri hazten bait da. Hitzarmen  hauen ezaugarriak lehenago aipatutakoen berdintsuak ziren , nahiz eta bi desberdintasun nabarmen ikusten diren: idien jabeen artean apostuan jarritako diruen zenbatekoak eta Gipuzkoako Atletismo Federazioko ikuskariak (lehenengo urteetan Gobernazio Zibilekoak, 1940-1960 bitartean) proban bertan egon behar zirela bai materiala eta baita probaren jarraipena egiteko.

Hitzarmenak ahalik eta itxien eta zorrotzen izaten baziren ere, eztabaida eta gatazkak saihestezinak ziren. Hauen artean bi azpimarratu nahi ditugu. Lehenengoa, 1960. urtekoa, Udalak Gobernadore Zibilari  bidalitako eskaera. Bertan botilero batek irregulartasun larriak egin eta dirutza izugarria eraman omen zuen herritik. Gertatutakoak ikertu eta eragindako kalteengatik isuna jartzeko eskaera egin zuen Udalak. Bigarrena, 1962.urtekoa. Orduan proba baten ospakizuna bertan behera utzi behar izan zuten norbaitek gauean demalekua substantzia koipetsu batez zikindu bait zuen. Hala ere, sarrerak kobratu ziren eta diru hori Villabonako Txiro Etxerako erabili zela dirudi.

Honela, berriro ere idi probak indarra hartuz joan ziren herrian eta 1971. urterako demaleku berri baten beharra ikusi zuten. Hau uztailean bertan eraiki zen udaletxearen eta pilotalekuaren artean eta erantsitako planoan bertan ikusten den planta eta neurriak zeuzkan. Egunkarian argitaratutako berrian irakurri daitekeenez estalia izateko asmoa bazuen ere, azkenean jarri eta kendu egiten den toldo horietako bat erosi zen eta materialak hiltegiko biltegian gordetzen zituzten.

Probaleku berri honen inaugurazioa urrian egin zuten 3 eguneko dema batekin. Bertan garaile Andoaingo Gabirondo izan zen. Probak goiz, arratsalde eta gauez ospatu zituzten, sarrera kobratuaz eta artekarien partaidetza garrantzitsuarekin. Honen inguruko dokumentazio guztia Udal Artxiboan ikusi badaiteke ere hona hemen egun haietako argazki eta dokumentu batzuek.

Harlauza berri honek indar berria eman zien idi probei eta hau argi eta garbi ikusi daiteke 1971. eta 1972. urte urteetako egunkarietan Villabonako ospakizunen inguruan jasotako albiste ugariengatik eta baita propaganda  karteletan azaltzen diren sari geroz eta mardulagoengatik ere. Baina indar hau badirudi ez zela nahikoa izan herrian zaletasuna mantentzeko, 1973. urtetik aurrera ez bait dago artxiboan kirol honen inguruko bestelako daturik.


Amagoia Piá


Convenio laboral en La Salvadora

2013-02-15
Categorías: Archivos, Villabona,

Hace 100 años se firmó este convenio laboral en la fábrica de papel La Salvadora. Tan simple como curioso.  El trabajador trabajará los domingos que le correspondan y el patrón les dará un día entero de fiesta (de 24 horas) cualquier otro día de la semana. Parece lógico. ¿Hacía falta un pacto para esto? ¿Hacía falta firmar este convenio mediante acta frente al alcalde?

Pues si, en aquella época estaban muy presentes y activos los movimientos y grupos que defendían los derechos de los trabajadores. Estos a diario luchaban por mejorar las duras condiciones laborales y por garantizar la seguridad. Estos mismos consiguieron, en 1903 que el Congreso Español de los Diputados aprobara la llamada Ley del Descanso Dominical, gracias a la cual todos los trabajadores tenían derecho a no trabajar el domingo (bares, comercio, minería, máquinas movidas mediante vapor,…). Pero, también se aceptaban excepciones, como tiendas, periódicos, barberos, máquinas movidas mediante la fuerza hidráulica…

He aquí el problema de nuestra fábrica de papel: para que su maquinaria funcionara necesitaba tanto del vapor como de la fuerza hidráulica y esto creaba polémica.  En 1913, para tratar de poner fin a esta polémica fueros los propios patronos los que presentaron un escrito pidiendo que se firmara un convenio con los empleados en presencia del Ayuntamiento. ¿Miedo a la sanción por no cumplir la ley? ¿Miedo a los movimientos de trabajadores? ¿Ambas? Por todos conocidas son las historias que nuestros mayores nos cuentan en referencia a las grandes discusiones y peleas para mejorar las condiciones laborales de las fábricas.

Los gerentes Gregorio Urdapilleta y F.N. Lasarte por un lado y Ezequiel Ezquioga como representante reconocido de los trabajadores de máquinas y calderas por otro, con el alcalde Pedro Mutio presente (y siempre previa convocatoria oficial), se reunieron y firmaron un convenio: se trabajará en las máquinas de vapor también los domingo, a cambio de tener derecho a lo largo de la semana a un día entero de 24 horas de fiesta.

Este acuerdo se recogía, como hemos dicho, en un acta que después el alcalde debía aceptar mediante la firma de una providencia indicando que este pacto se había firmado voluntariamente por ambas partes y respetando todas las normas y leyes que pudieran verse “afectadas”.  El expediente completo se remitía al Gobierno Provincial para su definitiva aprobación.

Amagoia Piá

Urkatzeak XVII. mende hasierako Villabonan

2012-12-15
Categorías: Archivos, Villabona,

Artxiboko dokumentaziorik zaharrenak herriari buruzko hainbat eta hainbat berri bitxiren eta arlo ezberdinen inguruko berriak aditzera ematen dizkigu. Izan ere, udal kontuek, udalbatzak zituen gastu ugari islatzeaz gain, hauen zergatia adierazten du.

1622ko abenduaren 12ko dokumentuan adibidez, auzien eta epaien inguruan berri bitxi zein latza eskaintzen digute: urkatze bat, hain zuzen ere.

Iturriak islatutakoaren arabera, urkatua Alontso Perez Liedenakoa izeneko pertsona izan zen. Eta delitua: Bizente Egizarkoa hiltzea.

Liburuak ez du gaia edo auziaren inguruan datu gehiagorik eskaintzen. Hau da, ez dakigu hilketa noiz, zein egoeratan eta zein arrazoigatik gertatu zen. Eta bi aldeak nongoak ziren ere. Alontsoren abizena irakurrita, nafarra zela pentsa dezakegu. Bizente, aldiz, Villabonako udalbatzak hainbat gasturi aurre egin behar izan zienez, bertakoa edo Amasakoa.

Datuek prozesuarekin, kartzelaratzearekin eta epaiarekin zerikusia dute. Hala, badakigu borreroa edo urkatzailea Gasteiztik ekarri zutela. Urkamendiaren inguruan, berriz, hainbat datu ageri zaizkigu: egin zela (beraz, ez zegoen horretarako azpiegitura edo tresnarik), ekitaldian urkatuak arropa jakin bat erabili zuela (nolakoa zen adierazten ez bada ere). Honen ildotik, kondenatuari jarri zitzaizkion kateak eta kartzelan eman zitzaion janariaren gastuen arrastoa dugu.

Gaia Villabonan jorratzeaz gain, Donostian eta Tolosan ere landu zen. Jakina denez, bi hiribildu hauetan (Azpeitin eta Azkoitin ere bai) korrejidoreak bere epaitegiak zituen eta bertan aritzen zen justizia lanetan. Horregatik, gune horien aipamenak ofizial horrek auzia epaitu zuela aditzera ematen digula uste dugu. Ondorioz, baliteke urkatze zigorrarekin amaitu zen espediente hau, gaur egun Tolosan dagoen Gipuzkoako Artxibo Orokorrean gordetzea.


Iago Irixoa


Errebotea Villabonako artxiboan

2012-10-31
Categorías: Archivos, Villabona,

Jakin badakigu pilota dela Villabonatarren kirolik kuttunenetako bat. Errebotea bereziki, Antzinatik datorren jokua da hau, nahiz eta gaur egun beste kirol batzuen indarragatik baztertua izan. Artxiboko dokumentuen artean murgilduta, kirol honen inguruan hainbat agiri topatu dugu eta interesgarria deritzogu hauek erakustea.

Honela, pilotari erreferentzia egiten dion agiririk zaharrena 1733 urtekoa da. Akta liburu bateko erabakien artean azaltzen da “Oindokopelotalekua” izeneko aurkintza edo parajetik egurra ateratzeko baimena. Ezaguna da artzaiak eta baserritarrak mendian zeuden bitartean boteluzea izeneko pilota jokoa egiten zutela, binaka, leku zabal eta lauetan, eta sakerako harri berezi bat erabiliaz. Hortik dator Villabonako paraje horren izena.

Ia 100 urte beranduagokoa da urrengo erreferentzia, 1844 urtekoa hain zuzen. Orduan, udaletxea berreraikitzen ari ziren 1812 urteko suteak guztiz kaltetu bait zuen. Eraikuntza berri hau egitearekin batera plaza eta pilotalekuan ere berrikuntza lanak egin  ziren.

Garai hortatik aurrera izango da pilotak orokorrean eta erreboteak bereziki indar nabarmena hartuko dutela eta gure artxiboan erreferentziak ugarituko direla. Aipatu beharreko agiria da 1847 urtean Gobernadore Zibilak bidalitako agindu bat. Bertan, otsaila eta ekaina bitartean Villabonako pilotalekuan errebote partiduak jokatzea debekatzen du: “… por proporcionar ocasión a intrigas y confabulaciones al orden público…”.      

Hala ere, kirolak indarrean darrai eta 1889 urtean herritarrek frontoi egokiago baten beharra defendatzen dute udalean aurkeztutako gutun batetan: “…la conveniencia y oprtunidad de la construcción de un frontón, en estos momentos en que el juego de la pelota va adquiriendo tan notable crecimiento que no se desdeñan en asistir al hermoso  espectáculo las clases más cultas y distinguidas de la sociedad…”.

Gutun honetan, osasunaren inguruko arrazoiez gain (“…mejor medio para vigorizar el organismo individual y prestar agilidad, destreza y robustéz a los músculos, convirtiendo al jóven débil y enfermizo en fuerte, robusto y animoso…”)  ekonomikoak ere argudiatzen dira. Bai pilotarien onurarako (“…basta fijarse en las cantidades fabulosas que se están pagando a los que han conseguido adquirir algunos conocimientos en ese que hoy puede llamarse arte…”) eta baita herria eta udala berarenerako ere  (“…su realización sería productivo... ingresando, sino directamente, indirectamente en las arcas municipales por la inebitable ley económica del cambio…”).

Eta ez da gutxiagorako, Iparraldeko eta Hegoaldeko errebote pelotarien artean lehia eta txapelketa ugari ospatu bait dira Villabonan bertan. Artxiboan dugun zaharrenetako bat 1894 urteko akta liburuan jasotzen dena da, Santa Ana egunekoa. Ordundik aurrera gero eta ugariagoak izango dira pilota partidu hauek eta baita artxiboan honen inguruan dauden agiriak, baina guk bi nabarmenduko ditugu:

Lehenengoa 1949 urteko gutun bat da. Echeverry pilotariak bidaltzen du Baionatik. Egindako arrera onagatik eskertuaz eta mugaren bi aldetako errebote taldeen arteko erlazioak sakondu eta partiduak gehitzeko eskatuaz. Garai honetako da hain zuzen Villabonako elkarte zaharrenetako bat eta errebote eta beste kirol batzuen inguruan aritua dena, Behar-Zana elkartea. Hau 1946 urteko maiatzean eratu zen eta gaur egun oraindik ere haurrei pilotan erakusten eta partiduak antolatzen  jarraitzen dute.

Bigarrena 1971 urteko argazki bat da. Bertan ikusten ahal da Fagoaga, Unhassobiscay eta Irigoyen Donibane Lohitzuneko Errebote Taldeari txistulari eta guzti egindako ongietorria.

Amaitzeko esan nahi degu kirol honek, tamalez, beherakada nabarmena somatu duela hegoaldean gelditzen zitzaion azkenengo txokoan. Garai txarrak direlako, futbola inposatu delako,… auskalo! Ea hitz hauek bultzada txiki bat ematen dioten eta etxean gordetako xistera zaharrak atera eta haurrak trebatzen hasten diren.


Amagoia Piá

 

Vicente Ameztoy en Villabona

2012-06-27
Categorías: Arte, Exposiciones, Villabona,

Leyendo la maravillosa pequeña autobiografía en negro, sobre fondo gris del catálogo de la exposición Karne & Klorofila, supe que Vicente Ameztoy solía identificarse con ese animal que le correspondía según el horóscopo chino, cuya cresta-roja veía similar a su pelo-rojo. Algo ‘gallito’ debía de ser, al menos eso es lo que en ese mismo texto escribe.


Desde el 23 de mayo, cuando entré por primera vez en la sala de exposiciones en la que iba a trabajar y que se encontraba en pleno proceso de montaje, hasta hoy, penúltimo día de la muestra, he ido configurando una imagen de Vicente Ameztoy compuesta a partir de lecturas de textos y catálogos, imágenes de obra; pero sobre todo, a partir de las conversaciones que han ido llenando las horas de trabajo.


La sala presenta algunas de las piezas que normalmente habitan las paredes de Etxe-Ondo; esa gran casa del siglo XVII que durante los años setenta y ochenta, al tiempo que presenciaba la implacable transformación urbanística a su alrededor, hizo de Villabona un lugar por el que transitaron múltiples artistas. Etxe-Ondo fue un territorio, en palabras de Ameztoy, a veces mágico, otras maldito, pero siempre amado, que fue elemento fundamental en su actitud vital. A esta casa acudían personajes variados, desde Iván Zulueta o Mikel Laboa hasta vecinos del pueblo y amigos de la familia a visitar al artista y a su mujer Virginia, personas que poco a poco han ido pasando por esta sala y compartiendo conmigo infinidad de historias sobre aquél al que antes llamaba Vicente Ameztoy y ahora, como en una especie de giro emocional, llamo simplemente Vicente.


Mientras escribo estas notas aún en la sala de exposiciones rodeada de obras rara vez mostradas en los últimos años, un hombre cruza la puerta. Es la tercera vez que viene. Me cuenta, mirándome con sus ojos azules y pequeños, la comisura de los labios dibujada hacia abajo, nariz pronunciada, cómo hablaba con Vicente casi a diario, mientras mueve los dedos de sus manos, marcados por, imagino, horas y horas de trabajo en el campo. En su primera visita vimos parte del vídeo juntos, parecía conocer con exactitud cada una de las obras que ahí aparecen: en este cuadro pintó un pequeño escarabajo en la tierra… Parece ser que conocía bien a Bixente, con el que compartía cenas y comidas en la sociedad del pueblo. Dice que al artista le gustaba mucho cocinar, especialidad rape a la americana, como la de mi madre. Vio su primera exposición individual en la Galería Barandiaran de Donosti en el 67, también estuvo en Arteleku en 1990 y en el Koldo Mitxelena en el 2000, pero nunca se atrevió a confesarle la admiración por su trabajo.


La práctica de Vicente se caracteriza por una mezcla de estilos sobre los que planean figuras tan diversas como la de Magritte o los Pre-Rafaelistas. Nunca le gustó pertenecer a ningún ismo, y efectivamente creo que era un outsider al que los contrastes le interesaban enormemente. Personalmente, siento cierta admiración por su capacidad de manejarse cómodamente en distintos tipos de registros: frente a un hiperrealismo trabajado hasta el más mínimo detalle, que vemos en piezas como el cartel para el mercado de Villafranca, hasta obras en las que adquieren valor aspectos como lo sucio, lo oscuro o lo primitivo, y que ponen de manifiesto la influencia de Marcel Duchamp, de quien sé que tenía un cartel en su estudio. Su trabajo nos acerca a un mundo que aúna extremos: lo familiar con lo global, la realidad con la ficción, la noche con el día. Los años setenta fueron la década en que más obra produjo, quién sabe si estimulado por un ambiente tan políticamente complejo como socialmente revuelto, o apremiado por aquellas galerías con las que pronto dejó de trabajar. En esta muestra obtenemos algunas de las claves para interpretar aquel Euskal Herria de los setenta, fragmentaria, rota, atacada, que provocó piezas que nos hablan de la imposibilidad de representar un país. Podemos acercarnos a los momentos inmediatamente posteriores a la dictadura, a través del facsímil impreso para la exposición, donde se agrupan algunas de las portadas que Vicente publicó en 1978 para Zeruko Argia. Asimismo, cualquiera que se haya acercado hasta aquí ha podido conocer algunos de los elementos presentes en casi toda la obra de Ameztoy: la importancia de sus viajes a Marruecos y la influencia del paisaje vasco en su trabajo, reflejada directamente en esos seres mitad-humanos-mitad-vegetales a los que en 1992 dio forma tridimensional en la película Vacas.


Por lo que sus conocidos han ido relatando, Vicente debía de ser un hombre que cultivaba más los silencios que la palabra, al que le gustaba escuchar y no tanto hablar, por eso quizá siento algo tensa la entrevista que le hacen en uno de los vídeos. En ella, realizada un año antes de su muerte, el artista habla de la ermita que pintó en Remelluri, lugar en el que trabajó durante siete meses al año a lo largo de siete años. Un señor me cuenta que durante aquella época pasó mucho tiempo sin verle y cuando al fin se lo encontró le preguntó: pero ¿dónde andas Bixente? Pues, donde voy a andar, pintando. Si, pero no pintas aquí, no me engañes. No, no, estoy en Remelluri.


El señor se sonríe. Cada una de las personas que aquí se acercan me transmiten cierta admiración por Vicente Ameztoy. Llegan a veces a desbordar la propia figura del artista, mitificando su imagen, pero todos los relatos sirven para construir aunque sea a retazos la figura de un hombre entrañable. Esta exposición ha sido un evento realmente necesario para Villabona, un pueblo que conocía la parte de Vicente más ligada a lo extravagante, a una generación, la de los setenta y ochenta, que experimentaba de todas las formas posibles. Y este pueblo, me da la sensación, ha conocido la obra de ese pelirrojo que paseaba en bicicleta. Y la ha disfrutado. Esperemos que de aquí en adelante se pueda disfrutar de este trabajo más allá de las puertas de esta sala.


Leire San Martín