Eu Es

En fin... ba bai!

Blog
Villabona

Aztarna Karlistak Villabonako artxiboan

2017-06-28
Categorías: Archivos, Villabona,

Gerra Zibilaz hitz egiten dugunean beti datorkigu burura berriena, XX. mendean gertatu zena eta gaur egun oraindik guztien ahoan dagoena Memoria Historikoari esker. Honetaz gain, ordea, gertatu dira beste hiru Euskal Herrian eragin zuzena eta handia eduki dutenak baina kronologikoki urrutiago dauzkagunak, izan ere, XIX. mendean gertaturiko gerra karlistek gure lurretan liskar garrantzitsuak eragin zituzten. Hemen aurkeztuko dugun dokumentua lehenengo karlistadan hil ziren Villabonako herritarren zerrenda bat da, datu pertsonal desberdinak jakinarazten dituelarik.

Lehenengo Gerra Karlista 1833 eta 1940 urteen bitartean gertatu zen eta nahiz eta estatu mailakoa izan, iparraldean gertatu ziren gatazka gogorrenak, Euskal Herrian eta Katalunian batez ere. Fernando VII. hil zenean 1830 urtean, ondorengotzarako Santzio Pragmatikoa ezarri zuen emakumeak ere erregina izan ahal izateko, ez baitzuen semerik eduki. Hil ondoren ordea, bere anaia zen Karlos Maria Isidrok ez zuen Isabel II.a onartu eta bere burua errege izendatu zuen. Honek eman zion hasiera lehenengo karlistadari. Alde batetik beraz, karlistak edukiko ditugu, absolutistak, antzinako erregimenaren aldekoak eta foruen aldekoak, herritar xumeek osatzen dute talde hau batez ere; eta beste aldetik isabeldarrak, liberalak, elizaren boterea murriztearen alde daudenak, burgesak egongo dira hauen artean.

Euskal Herrian beraz, eta batik bat Gipuzkoan, Donostia izan ezik gainontzeko herri gehienak karlisten alde egongo dira foruak babestu nahian. Edonola ere, pixkanaka plazak galduz joango dira, horrela, Hondarribia, Oiartzun, Andoain edo Irun galduko dituztelarik. 1836 urteko maiatzean, Donostia setioan zegoen eta karlistak aurrera eginez zihoazen. Isabeldarrek ordea, atzerriko herrialdeen babesa zuten, izan ere, Frantzia, Ingalaterra eta Portugal Isabel II.aren eta liberalismoaren aldekoak ziren. Horrela gauzak, ingelesek laguntza bidali zuten eta Kontxako badian maiatzaren 5ean Phoenix eta Salamander gerraontziak erasorako prest egongo dira. Bataila gogorra izan zen isabeldarrek irabazi zuten hau, hildako askorekin, beste batzuen artean, Jose Antonio de Echeverria, 5. batailoiko soldadua, Bartolome eta Mª Francisca Urangaren semea, baserritarra, 21 urtekoa. Karlistek orduan, Hernanira atzera egin behar izango dute eta Donostiako isabeldarrek, ingelesek zuzenduta hemendik aurrera, eraso egitea erabakiko dute Ametzagaina zeharkatuz. Ametzagainako liskarren lekukoa bada gure dokumentua, hor erori baitzen Juan Jose eta Mª Francisca Isasaren seme zen Jose Antonio Beñaran artilleroa 21 urterekin 1836ko irailaren 5ean. Hilabete batzuk beranduago, 1837ko martxoan Oriamendiko gatazka emango da eta ingelesek Donostiara atzera egin beharko dute.

Esan beharra dago hala ere, aurkezten ari garen zerrendan agertzen diren gizon guztiak ez zirela batailetan hil edo gatazken ondorioz jasandako zauriengatik. Batzuk preso egonda hilko dira. Ignacio de Eguino Villabonan bertan egin zuten preso 1834ko urtarrilaren 14an eta Santanderren urriak 9an hilko da askatasuna lortu gabe. Beste batzuk “peseteroek” erailko dituzte, Francisco Eguibar eta Jose Miguel Genoa kasu. Lehenengoa 18 urtekoa eta beste anai bat gerran edukiko duelarik, Segura inguruan hilko dute 1835 urte hasieran; eta bigarrena, konfidentea, Lizartzako aduanan urte berean. Karlisten artean “peseteroak” izenarekin ezagutzen ziren Isabel II.aren alde borrokatzen zuten boluntarioak, egunean pezeta bat irabazten zutelako. Honetaz gain, “txapelgorri” izena ere jasotzen zuten, janzten zuten txapel gorriagatik.

Villabonako artxiboan baditugu hainbat dokumentu Gerra Kalistak gai dituztenak. Beste batzuen artean 1875 urtean, mikeleteekin bat egiteko 40 eta 50 urte bitarteko herritar boluntarioen izen emateak (sig. 72-19) edo 1876 urteko herriko karlisten zerrenda bat (sig. 611-01) aurki ditzakegu. Oraingoan hemen aurkezteko ordea, beste bat aukeratu dugu. Honetan lehenengo karlistadaren garaian eta 1837ko abuztuaren 12 arte gatazkan edo jasan zituzten zaurien ondorioz ospitalean hil zirenen zerrenda bat aurkezten zaigu. Dokumentu honetan gizon bakoitzari buruzko datu desberdinak adierazi dira, lehenengo gauza jaioterria izango da eta ondoren izen abizenak, Andoaingo bat izan ezik, Villabona eta Zizurkilgoak denak, hortaz, hasierako aurkezpen bat izango da. Ondorengo bi kolometan armadako informazioa eskaintzen digute, parte hartu izan zuteneko batailoia eta klasea, gehienak soldaduak, baina badaude zenbait sarjentu, kaporal, konfiantzazkoak edo konfidenteak eta artilleroak ere. Hurrengo koloma “Media filiación y circunstancias” deitzen da, oraingoan gurasoen izenak, bizi zen etxearen izena, beste anaiaren bat zuen ala ez eta horrek gudan parte hartu zuen ala ez, lanbidea eta adina emango dizkigute, orokorrean nekazariak eta 18 eta 35 urte bitartekoak. Azkenik, nola, noiz eta non hil ziren esaten digu dokumentuak. Gipuzkoako herri desberdinetan gertaturiko liskarrak aipatzen dira hemen, Hernani, Tolosa, Bergara, Ibarra, Amezketa, Villabona, Getaria, Donostia, Berrobi, Ametzagaina, Hondarribia eta Urnieta; baita Gipuzkoatik kanpoko beste bataila batzuk ere: Urduña, Santander, Lizartzako aduana eta Bilboko setioa esate baterako.

Dokumentu baliogarria beraz eskuartean dugun hau ere bai, bai gure arbasoei buruzko informazioa jaso ahal izateko, baita gure historiaren zati bat islatzen duelako ere.

Amaia Mendizabal


Etxea erre: Udalaren elkartasuna

2017-04-21
Categorías: Archivos, Villabona,

Villabonako Udal Artxiboan jasotzen den dokumentazioari esker badakigu 1812. urtean (Napoleonen Gerran) tropa Frantsesak Villabonan sartu zirela. Akta liburuak 1810 eta 1814 bitartean ezertxo ere esaten ez duen arren beste dokumentu  mota batzuetan ikusi dugu 1812. urtean frantsesek erangidako sarraskiak ez zirela gutxi izan. Besteak beste, udaletxea bera orduan erre eta suntsitutakoa da. Ondoren, berria eraiki behar izan zuten, Pedro Nolasco arkitektuaren planoetan oinarrituta. Baina hau beste kontu bat da, eta aurrerago hitz egingo dugu honi buruz luze.

Gaurkoan Eraustieta etxeari buruz arituko gera. Etxe hau Kale Nagusian zegoen lehenengo etxea zen, Zubimusu zubiaren parean. Etxe hau ere kaltetua izan zen egun berean. Francisco Maria Lizarraga bere jabearen hitzetan: ”...que los franceses redujeron a ceniza en la gerra de la independencia…”.

Udalak ba omen zuen aspalditik erabaki bat hartuta (honen data zehatza ez dugu topatu). Horren arabera, etxe bat erretzean, hura berreraikitzeko behar zuen materialaren erdia baino ez zuen ordaindu beharko jabeak.. Horrela dio Juan Bautista Lizurumek 1817 urteko tasazio horri baten baster batean: “La Villa determino por las casas que se quemasen se le yciese la gracia de la mitad del material que necesitaba y esto se a ouserbado asta agora.”

Arazoa ordea Lizurume adituak berak sortu zuen. Etxea eraikitzeko beharrezkoa den egurraren balioa kalkulatzeko agirian, “...para la casa nueba que intenta acer...” idatzi zuen 1817 urtean.  Badirudi obrek luze hartu zutela eta 1825 urtea arte etxe ez zen amaitu. Horregatik, ziur gaia ahaztuta zegoela,, nahiz eta Francisco Mariaren zorra oraindik kobratu gabe egon. Diruzainak, Lizurumek idatzitako kontzeptua ikusita dena kobratu nahi izan zuen.

Francisco Maria Lizarragak eskaeran: “...es cierto que se me franquearon algunos materiales no para construir casa nueba sino para redificar a la entrada del pueblo con el nombre de Eraustieta en lugar de otra del mismo nombre…Todo esto es bien publico, lo sabe todo el becindario y los individuos de V.S. no lo ignoran…”.

Tira, denborak, beharren arabera azkarrago edo motelago, gure oroitzapenak aldatzen ditu, moldatzen ditu. Baina idatziz jasota geratzen dena, oroitzapenak berreskuratu dezake edozein unetan. Idatzitakoak, Franciscori bezala, edozeini eragin dakiguke.

Amagoia Piá

Irudia: 1230-01  Escritos varios sobre materiales para construcción de una casa. Francisco Maria Lizarraga. 1817-1825

Las carreras automovilísticas a principios de siglo XX en Villabona-Amasa

2016-08-16
Categorías: Archivos, Villabona,

Hoy en día una carrera automovilística no nos supone ninguna rareza, ni siquiera las velocidades astronómicas que se alcanzan o sus protagonistas, que son nombres conocidos para el común de los mortales. Pero,  ¿y si nos imaginamos cómo habrían sido hace 113 años? ¿Y qué hubiera supuesto que una carrera de este tipo atravesara nuestro pueblo?

Pues esto hubiera sucedido un 26 de mayo de 1903 en nuestro municipio si la mala fortuna no hubiera hecho presencia. En Europa se habían empezado a celebrar carreras automovilísticas desde principios del siglo XX. Eran años en los que la industria automovilística había logrado un desarrollo espectacular construyendo máquinas con motores de más de cien caballos que alcanzaban velocidades de 130 km/h y superiores. Algo impensable cuando en 1895, solo ocho años antes, las mejores máquinas alcanzaban la velocidad, entonces extraordinaria, de 25 Km/h. Estas primeras carreras copiaron el formato de las carreras ciclistas, largas distancias entre dos puntos, en carretera abierta (con su tráfico normal) y en varias etapas.

Así fue cómo se trazó la primera gran carrera europea de automóviles la París-Madrid, conocida como la “carrera de la muerte”, plagada de polémicas y accidentes, y que generó una gran expectación. La Paris-Madrid de 1.307 km. se había dividido en tres etapas: París-Burdeos el día 24 de mayo de 1903, Burdeos-Vitoria el día 25 y Vitoria-Madrid el día 26. El 24 de mayo de 1903 en Versalles comenzó la primera etapa de la carrera, con la participación de algo más de 300 vehículos, formados por: 127 automóviles, 23 voiturettes y 47 motocicletas. Que a la postre fue también la última, al ser suspendida la competición por los gobiernos Francés y Español. Solo 99 vehículos alcanzaron la meta de Burdeos dejando en el camino un reguero de accidentes y desolación, con el resultado de 8 muertos, entre ellas Marcel Renault, hermano de Louis Renault fundador de Renault, y una multitud de heridos. El mundo se percató del peligro de este tipo de carreras y fue el fin de la competición de vehículos a motor en carretera abierta.

Pero en la preparación que se le dedicó, no se escatimaron gastos, en Villabona se imprimieron y se distribuyeron bandos con el aviso del paso de la carrera por la localidad, en el que se recoge “chimista bezela pasako diran automóvil izena duten eta, baforiaren bidez, neurririk gabe korritzen duten gurdi edo koche mota berriyakiñ”, se recibieron circulares desde Gobierno civil con las precauciones a tomar, y hasta cartas del Real Automóvil Club de España con recomendaciones tales como “que se enviaran a los hijos pequeños a la escuela donde deberán quedar bajo la vigilancia de sus maestros durante todo el tiempo que pasen los coches”. Todas recogidas en el Archivo Municipal. Por desgracia ya hemos comentado que la carrera se canceló y no se pudo disfrutar de semejante espectáculo atravesando las calles del pueblo.

Paralelamente a la carrera, el Real Automóvil Club de España, apoyado por Alfonso XIII, que era un gran aficionado a los coches, y el Automóvil Club de Francia organizaron una caravana de seguidores, simpatizantes y turistas que saliendo con anterioridad de Paris tenían previsto llegar a Madrid simultáneamente con la carrera, empleando una ruta alternativa de 13 etapas. En el trayecto de San Sebastián a Bilbao se produjo uno de los pocos accidentes del viaje, un coche chocó contra un árbol antes de llegar a Zarauz, despeñándose y atrapando debajo a un espectador que resultó con las dos piernas fracturadas sin que los otros dos ocupantes sufrieran ninguna lesión. Aunque no tenemos constancia de que esta caravana pasara por Villabona-Amasa.

Pero aunque los habitantes de Villabona-Amasa no pudieron disfrutar de este gran acontecimiento, años más tarde, concretamente durante los veranos de 1909 y 1910,  y en el transcurso en San Sebastián de las llamadas “Fiestas Automovilísticas”, apadrinadas por el rey Alfonso XIII, entre Villabona e Irura se llevaron a cabo las llamadas carreras del kilómetro o carreras del kilómetro lanzado. Ésta discurría  “Entre la casa de Isidro Enea y a la entrada del caserío Arre de Villabona, siendo todo el recorrido recto”1. Es una pena que en el archivo no se conserve documentación al respecto, pero gracias a los diarios de la época sí tenemos constancia de ello, y son dos las que lo atestiguan. La del año 1910, con visita incluida de AlfonsoXIII con todo su séquito a la localidad y recibimiento de la Corporación.

Además de contar con fotografías de la del 1909.

La Correspondencia de España

Madrid.-Martes 28 de Septiembre de 1909

La carrera de automóviles del kilómetro, verificada en el llano de Irura á Villabona, ha resultado muy interesante, adjudicándose los diez primeros premios. La Copa de Guipúzcoa la ganó Rossel, haciendo el recorrido en veintiocho segundos. Sumado el tiempo con la carrera del sábado, se adjudicaron los siguientes premios: En velocidad, primera categoría: reloj de los Infantes doña Teresa y D. Femando, y mil pesetas del Automóvil Club Español, á la Hispano-Suiza, guiada por Demier. Segunda categoría: Copa del Infante don Carlos y mil pesetas; á la misma marca, guiado por Zaccarelli. Segundo: 250 pesetas y medalla de plata; á Vinius, de D. Juan Rodas. Tercera categoría: Copa de la Infanta Isabel y mil pesetas, á Picard Pictat, de Garnier. Segundo: 300 pesetas y medalla de plata; á Fiat, de D. Eduardo Olea. Cuarta categoría: Copas de SS. MM. el Rey y la Reina doña María Cristina, y mil pesetas; á Du Rosse, de Gasté. Segundo: 300 pesetas y medalla de plata; á Darínler, de D. F«aix Jaume. La «Gymkhana» se suspendi, y se verificará hoy lunes.

La Correspondencia de España

Madrid.-Martes 27 de Septiembre de 1910,

La Reina Cristina asistió también en automóvil á la carrera Irura-Villabona. Desde la tribuna donde estaban los señores Dato, ministro de Gracia y Justicia, otras personalidades y las autoridades, presenciaron los Reyes la prueba.

Durante éste se sirvió a los Reyes un lunch.

El Rey distribuyó premios a cinco camineros y un capataz de los que se han distinguido en el mejor cuidad de la carretera.

El alcalde de Villabona recibió a los Reyes y entregó á las Reinas preciosos ramos de flores.

El primer premio, consistente en la copa de Guipúzcoa para el automóvil que invirtiera menos tiempo en la carrera, lo ganó Natiile. La copa del Rey la ganó el marqués de Monteagudo Diaz Vice


Almudena Coronado

(1) http://www.diariovasco.com/pg060316/prensa/noticias/Tolosa/200603/16/DVA-SUB-253.html



Escuela

2016-05-12
Categorías: Archivos, Villabona,

No es raro que un archivo nos topemos muchas veces con la documentación por casualidad. Yo siempre he tenido la idea que los archivos esconden tesoros y a veces el azar te brinda alguno con el que descubrir una historia nueva que enriquece nuestro patrimonio y sobretodo la memoria.

Esta vez la aparición de unos planos con el proyecto de la construcción de la Nueva Escuela y vivienda de maestros de Amasa es el que nos da la oportunidad de indagar en la historia de las Escuelas en Villabona y más concretamente en las del barrio de Amasa. Y de  paso recordar a los más mayores y descubrir a los más jóvenes el funcionamiento de la Educación durante diferentes etapas de la historia.

El primer documento que conservamos en el archivo es un apunte en el libro de actas del ayuntamiento del año 1886 donde se recoge la visita ordinaria del Inspector de primera enseñanza a la Escuela privada de Amasa, dirigida por aquel entonces por el maestro don José Leandro de Echavide, y a la que no tiene nada que objetar. Esto nos da una idea de la importancia que se le daba ya a combatir el analfabetismo en las zonas rurales y apartadas de los núcleos urbanos, como es el caso de Amasa, donde la dispersión de los caseríos dificultaba la asistencia a clase de los niños.

Del año 1906 es una carta de don José Mª de Arrese presbítero de la villa donde comunica a la corporación la compra de la casa denominada de Las Flores de Amasa para fundar en ella una enseñanza para niñas y describe cómo se debe regir, los valores que la deben sustentar, horarios según estación y la edad de los alumnos, muy curiosa. En esta carta queda reflejado el peso que tenía la Iglesia en este tipo de instituciones, donde la separación de sexos y la religión son la tónica dominante. Muy alejada de las Escuelas en época de la II Republica, donde se proclamaba la escuela única, la gratuidad y obligatoriedad de la enseñanza primaria, la libertad de cátedra y la laicidad de la enseñanza. Y establece por primera vez que los maestros y profesores de la enseñanza oficial serán funcionarios. Aunque en el archivo no tenemos registro de ninguna escuela durante esta época.

Con la llegada del franquismo se produce un cambio radical y una marcha atrás en el sistema educativo, se implantar una enseñanza fascista y clerical. Entre las medidas que se tomaron fue la supresión del laicismo, desaparece la educación mixta y se separa a las niñas de los niños, alegando a la moralidad, así como la prohibición de la enseñanza de lenguas distintas al castellano. Las clases estaban presididas por el crucifijo, un retrato del Caudillo y una imagen de la Virgen. Y antes de entrar a clase se izaba la bandera mientras se entonaba el Cara al Sol. Un reflejo de ello es el  “Acta Jurada de declaración definitiva de escuela” del año 1958 que acompaña al Proyecto de Escuela mixta y vivienda para maestro en el barrio de Amasa, obra del arquitecto Carlos Casla Echarri, donde se especifica con detalle el inventario de la Escuela y donde por supuesto lo primero que aparece detallado son la bandera Nacional, un crucifijo, el retrato del Caudillo y un cuadro del Caudillo. Además del resto de menaje y material escolar, como mapas mundi, plumillas…

Las primeras noticias que conservamos de la fundación de una Escuela Nacional en Amasa data del año 1954 es el Proyecto de Casa para escuelas, vivienda y servicio municipal obra de Luis Alustiza, importante arquitecto donostiarra que se dedicó a levantar a lo largo de la geografía guipuzcoana distintas escuelas. Parece ser que el proyecto de esta escuela rural no llegó a realizarse, y hubo que esperar cuatro años más hasta que Amasa contara con un centro escolar público propio. Este se ubicaría en los terrenos del Caserío de Amallo frente a la Iglesia de San Martín.

Hoy en día nos puede llamar la atención que en el mismo edificio de Escuela se ubicara también la vivienda del maestro, pero después de la depuración llevada a cabo por el Régimen con los maestros republicanos, donde era obligatorio presentar documentación de los curas, alcaldes y comandancias para demostrar su adhesión al nuevo orden, la sistemática devaluación de su sueldo, un maestro en el año 1958 cobraba aproximadamente unas 1.321 Ptas., la masificación en las aulas, falta de recursos, la casi inexistencia de la jubilación. No es buen momento para ser maestro, extendida estaba la expresión "pasa más hambre que un maestro de escuela". Es de suponer que tener un techo podría servir de aliciente para enrolarse en esta aventura.

Con la transición se convierte en unos de los primeros centros donde se pasará a dar integramente su línea curricular en euskera, para años más tarde desaparecer.

Almudena Coronado

Aiurrik Amagoia Piári egindako elkarrizketa Villabonako artxiboari buruz

2016-01-25
Categorías: Archivos, Entrevistas, Villabona,

1511 urtekoa da artxiboko dokumenturik zaharrena

Suteen eraginez bereziki, historian zehar hainbat datu galdu arren, dokumentu ugari biltzen du Villabonako artxiboak. Amagoia Piá artxibozainak azaldu du haren berri.

Iragan gogorra izan zuen Villabonako artxiboak. Kontaiguzu…

Villabonako artxiboa bi aldiz erre zen eta uholdeek ere izan zuten eragin kaltegarririk beregan. Baina suteek nagusiki, haien ondorioz asko kaltetu baitzen artxibo historikoa. Aktak badauden arren, arlo historikoan informazio gutxi gordetzen da. Suteen aurrean, normalean aktak eta kontuak salbatzen ziren lehenik. Gainontzeko espedienteak errazago galtzen ziren.

Azken urte hauetan, uholdeen arriskuagatik bereziki, egokitu egin da Amasa-Villabonako artxiboa. Orain altuago dago, ura bertaraino iristeko arriskurik gabe. Gero eta dokumentazio gehiago sortzen denez, leku falta ere bazegoen eta artxiboa handitu egin zen. Orain xahuketa proiektuaren baitan, apal berriak jarriko ditugu, berriz ere lekua zabaltzeko.

Zer aipatuko zenuke Villabonako artxiboaz?

Bereziki, obra proiektu asko jasotzen duela bere baitan; etxe partikularrenak, esaterako. Horietako gehienak kokatuta daude, baina XIX. mende bukaerako batzuk kokatu gabe ere badaude oraindik. 1620 hamarkada hasieratik gordetzen dira aktak eta hori ere aberatsa da, bilatzen jarriz gero, informazio asko ematen baitu herriari buruz. Dokumentazio idatzia dago gehienbat, oso argazki historiko gutxi gordetzen da.

Hala ere, irudi aipagarririk bada tartean…

Bai, besteak beste, 1671 urtean eginiko Villabonako Udalaren ezkutuaren oso irudi dotorea gordetzen da; larruaren gainean, guztia eskuz margotua. On Juan Mendozak idatzita, bere jatorriari buruzko deskribapena ere badu. Ezkutua oso antzinakoa dela dio idatzian, baina noizkoa den zehaztu gabe. Ederra da irudia, baina bitxia ere bai: ezkutuko marrazki guztiak gerrako tresnekin osatuta baitaude: geziak, kaskoak, kanoi mutur nahiz bolak, armadurak, ezpatak, ezkutuak…

Antzinako plano zaharrik ere bada…

XIX. mende hasieran Villabonako udaletxea erre zenean, Pedro Nolasco arkitektoak egin zuen Villabonako udaletxearen planoa. Udaletxe guztia berritu behar zenez, dirutza behar zen hura altxatzeko eta urte asko behar izan zuten. Proiektu hori, esaterako, artxibategian dago eta oso polita da, eskuz egina, noski. Aipatu planoak 1828 urtekoak dira eta bertan azaltzen da nola frantsesak sartu eta udaletxea erre ondoren, udaletxe berria egin beharra zegoela erabaki zutela. Dokumentu horretan, udaletxe berria non eta nola eraiki erabakitzeko pausoak ageri dira eta, besteak beste, plaza nolakoa izango zen ere bai. Hasiera batean, plazari U itxura ematea pentsatu zuten, arkupez inguratuta. Baina arkupeak udaletxe azpian soilik jartzea adostu zuten ondoren. Oso espediente polita da, nahiz eta planoak ia 200 urtez tolestuta egon ondoren, erditik puskatuta egon.

Zein urtetakoa da artxibategiko dokumenturik zaharrena?

1511 urtearen bueltakoa; Amasa, Villabona eta Tolosaren arteko auziaren ingurukoa.

Dokumentuen artean aurkitutako zen aipamen nabarmenduko zenuke?

Esaterako, akta liburu batean Villabonan urkatze bat izan zela irakurri genuen eta horren berri zabaldu genuen Ereiten kultur elkarteak dugun blogean, Villabonako artxiboetan aurkitutako beste hainbat gertaerarekin batera. Urkatzearen berri 1622ko abenduaren 12ko dokumentuan aurkitu genuen. Iturriak islatutakoaren arabera, urkatua Alontso Perez Liedenakoa izeneko pertsona izan zen. Delitua: Bizente Egizarkoa hiltzea.

Bestalde, 1936ko Gerraren inguruan informazio asko eta asko gordetzen da artxiboan, hasieran uste genuena baino askoz ere gehiago.

Era berean, erreboteari eta frontoiari buruzko informazio dezente ere badago, bitxia gainera. Agirietan azaltzen denez, herritarrek beraien eguneroko bizitzarako frontoia beharrezkoa zutela adierazten dute.

Kirol eta kultur ekintzen arloan informazio ugari biltzen da. Esaterako, idi eta ahari frogen edota herri kirol nahiz apostuen inguruan funts interesgarri eta baliotsua dago, kasu horretan argazkiak ere badaude gainera.

Villabonan zezenketak noiztik egiten ziren galdetu ziguten behin eta, begira hasita, 1622 urtean aurkitu genuen lehen aipamena. Baina aktak urte horrez geroztik jasotzen direnez, agian lehenagotik ere egingo ziren zezenketak Villabonako festetan. Santiotan ez ezik, San Martinetan ere izaten ziren XVII. mendean zezenak Amasan.

Inudeekin lotutako pasarte bitxirik ere aurkitu duzue…

Ez da bereziki Villabonari estuki lotutako kontua. Normala zen ia herri gehienetan, baina Villabonan gaiarekin lotutako dokumentuak aurkitu genituenez, tartea eskaini genion gure blogean: Bikiak izaten zituzten emakumeen umeetako bati ematen zioten titia inudeek, amak ezin zituelako biak elikatu. Dirurik ez zuten etxeetako umeei, ama hil egin zitzaien haurrei edota esnerik ez zeukaten emakumeen haurrei ere ematen zieten esnea. Inudeen gaia goi mailako pertsonekin lotu izan da beti, baina artxibategian biltzen diren dokumentuetan irakur daitekeenez, antzina behintzat, ez zen hain goi mailako pertsonen jarduna. Orduan behar bat zen eta, behar bezala, Udalak kudeatzen zuen.

Toponimiarekin lotuta, datu eta leku-izen ugari aurkitu izan da bertan…

Oro har, artxiboa oso baliotsua izaten da antzeko informazioa eskuratzeko, bai aktetan, bai obretan edota baita mugarritzeak egin direlako ere. Orain urte batzuk, Amasa-Villabonako toponimiaren inguruko ikerketa egin eta erakusketa jarri zuten herrian. Lan hura osatzeko, datu ugari jaso zuten hemendik. Liburuak banaka-banaka hartu eta irakurri behar dira horretarako; lan handia da, baina oso interesgarria.

Egunerokoan zein lan burutzen duzu Villabonako artxiboan? Zein asmo duzue etorkizunera begira?

Mantentze lana egiten dugu. Planoak dijitalizatzen ari gara azken hiru urteotan eta lan horretan jarraitzeko asmoa dugu. Baita aplikazioa elikatzen ere, jendeak kontsultak egin ditzan. Gure lana, batik bat, artxiboa egunerokotasunean mantentzea da, Udal teknikariek lan egin dezaten. Beraiek ekartzen dizkiguten espediente eta txostenak txukundu eta gorde egiten ditugu, kontsultarako behar dituztenean berriz ere errekuperatuz. Ikerlarien kontsultei ere erantzuten diegu, baina ez gara bereziki arlo historikoa aztertzeaz arduratzen, proiektu zehatzen bat egokitzen ez bada behintzat.

Deiren bat egingo al zenieke herritarrei?

Udal teknikari edota ikerlariez gain, oro har, herritarrak ez daki artxiboari buruz ezertxo ere. Liburu zaharrak gordetzeko lekua dela pentsatzen jarraitzen du askok. Jendea artxiboa bizirik mantentzea kultura sustatzeko era bat dela kontura zedin hasi ginen blogean artikulu eta informazioa zabaltzen. Ereiten kultur elkartetik Asteasuko artxiboa ere kudeatzen dugu eta bertara, esaterako, eskolako kideak etorri izan zaizkigu haurrekin. Tailerrak egin ditugu haiekin. Artxiboari beste ikuspegi bat ematea da gure nahia, hau ez da biltegia bakarrik; bueltan asko jaso baitaiteke. Pixkanaka jendea gerturatzen hasi dela konturatu gara eta oso pozgarria da hori guretzat. Herritarrak gerturatzeak berritu egiten du artxiboaren irudia, zaharkituta geratzen ari baitzen. Gure ateak herritar guztientzat zabalik daudela esan nahiko nieke, beraz.

Informazioa, kontsultagarri

1915 urtera arte Villabonako artxiboan biltzen den dokumentazio historiko guztia kontsulta daiteke www.villabonakoartxiboa.net helbidean. Ereiten kultur elkarteak Amasa-Villabonako dokumentuetan oinarrituta idatzitako hainbat artikulu, berriz, www.ereiten.eus gunean irakur daitezke, Villabonako atalean.

Eta esan bezala, dokumentuak zuzen-zuzenean ikusi eta ukitzeko aukera ere bada. Astearte goizetan zabalik izaten da artxibategia, bertara gerturatu nahi duen guztiarentzat. Amagoia artxibozainak, kontsultak egin nahi dituztenei, aurrez udaletxera deitu eta ordua hartzeko gomendioa luzatu die. Orain artean liburu zaharren gordeleku gisa ulertzen ziren guneak egunera ekarriz, informazioa eskuratzeko gune ireki eta aktibo bihurtu nahi dituzte artxiboak. “Herritarrek, pertsonalki nahiz herri mailan, onuraren bat atera dezakete bertatik eta nahi duen guztiari luzatzen diogu gerturatzeko gonbidapena”, adierazi du.


Iturria: http://www.aiurri.com/berriak.php?id_edukia=33997

Villabonako liburutegi zaharra

2016-01-21
Categorías: Archivos, Villabona,

Gaurkoan Villabonako Udal Liburutegiari buruz arituko gara. Bai, Artxiboan baditugu liburutegiari buruzko kontuak ere.  Askok jakingo dute gaur egun ezagutzen dugun liburutegia 1980 inguruan planteatu eta 1981 urtean sortutakoa dela. Baina, lehenago ere izan zen herrian beste liburutegi bat. Ikus ditzagun honen nondik norakoak.

Udalak liburutegi bat sortzeko proposamena 1892 urtean aurkeztu zuen Udalbatzarrean. Aldizkari Ofizialak Herri Liburutegien inguruan idatzitako argitalpena irakurri ondoren gaia Tokiko Batzordean aztertzea erabakitzen da. Ondoren ez dugu berri gehiagorik Tokiko Batzordeak edo Udalbatzarrak honen inguruan eritzitakoari buruz, baina sortu zela badakigu.

Izan ere, 1929 urteko kontsulten erregistro liburu bat gordetzen da gure artxiboan. Bertan, honako datu hauek zehazten dira: liburua maileguan eman den data, irakurlearen izen abizenak, liburuaren izenburua eta ordaindutako dirua. Bai, liburutegitik liburu bat ateratzen zenean oraindu behar zen, 10 zentimo hain zuzen. 10 zentimo ziren liburua astebetez etxean izateagatik, bi asterako bazen 20. Agian honek azaltzen du zergatik 1929 eta 1934 bitarteko erregistro liburu honetan beti 12-14 pertsona berdinak errepikatzen diren irakurle bezala. 10 zentimo poltsikoan izatea zorte oneko izatea zen garai batean ezin irakurketan gastatu.

Gaien inguruan berriz ikusi dugu hauek oso mugatuak zirela: nobelak, Gipuzkoako historia eta erlijioa. Udalak 1930 urte inguruan 52 libru erosi zitueneko zerrenda ere badugu. Denak aipatutako gaien ingurukuoak eta denak gaztelania hutsez.

Udalak sortutako liburutegia bazen ere dohaitza ugarirekin elikatua izan zen. Adibidez Luis Portu eta Rogelio Galdósek liburutegirako liburu sorta bana eman zituzten. Lehenengoak Juan F. Muñoz y Pabón idazlearen 10 liburu bildu zituen. Bigarrenak, argentinarra izatez, 62 liburu bidali zituen, denak Hego Amerikaren inguruko hainbat gaiei buruzkoak.

Nabarmentzekoa da, hala ere, "Círculo Tradicionalista"k 1927 urtean egindako dohaintza. 40 liburu eman zituen proiektuan zegoen liburutegi berrirako. Liburu hauen artean 3 ziren euskaraz idatziak (Gipuzkoako Kondaira, Zarauz eta bere kondaira eta Mendiburu Otoitz Gayak). Gainera, ehuneko handi batean foruak, Gipuzkoako herrien historia, hainbat ezagunen hitzaldiak eta bizitza, erlijioa eta udal kudeaketa zuten aztergai.


Amagoia Piá

Amasa, independiente: 1615?-1620

2015-11-16
Categorías: Archivos, Villabona,

Amaitzear gauden 2015 honek urteurren berezia ekarri du Gipuzkoako Lurralde Historikoan eta bertako hamaika lekutan; izan ere, Probintziaren egituraketa politikoan hautsak harrotu zituen ekintza bat duela lau mende eman zen. Honela, eta aitzindariak 1607an koka baditzakegu ere, 1615 urtea izan zen Gipuzkoako hainbat herrixkek administratiboki, eta bereziki justizia mailan, burujabetasuna lortu edo berreskuratu zutenekoa. Besteak beste Tolosa, Ordizia eta Segurako barruti politiko-administratiboetan zeuden hainbat eta hainbat herrik, erregeari aurreko mendeetako buruengandik banantzeko eskaera egin, eta negoziazioen ostean hiribildu titulua lortu zuten. Honen ildotik, hainbat ekitaldi ezagutu ditu doakigun urteak: Zegaman, Andoainen, Legorretan, Urnietan, Beasainen edo Zizurkilen, esaterako. Amasa ere, urte hartan hiribildu titulua eskuratu zutenen herrien artean zegoen, eta hau dela eta, gertakaria gurera ekarri dugu, horren inguruan zerbait gehiago jakin nahian.

Aipamen zalantzagarriak edo abizen moduan ditugun datuak alde batera utziz, Amasa herri moduan aurkezten diguten lehen datuak Tolosari batu zitzaionekoak dira. XIV. mende edo gizaldiaren amaieran jazo zen hori, 1385an; ordutik Amasa Tolosaren jurisdikzioan sartu zen, bi mende t’erdiz.

Edonola ere, menpekotasuna ez zen erabatekoa izan. Hitzarmenaren arabera, Amasak bere udal-karguak izendatzen jarraituko zuen eta, halaber, berezkoak zituen udal edota herri-ondasunek ordura arte izandako egoera mantenduko zuen. Auzotartze hitzarmenak zekarren ezaugarririk nagusiena alkatearen ingurukoa zen; hau da, ordutik Tolosako alkatea izango zen amasarren arteko liskarrak eta auziak epaituko zituena.

XIV. mende amaieran eman ziren halako auzotartze gehienak. Testuinguru jakin baten aurrean emandako erantzuna ziren, baina hala ere, behin baino gehiagotan, unean uneko edo lekuan lekuko erabakiak adostu ziren; hau da, sinatu ziren eskritura guztiek ez zituzten beti ezaugarri berdinak. Halaber, denboraren poderioz lorpen batzuk eskuratu zituzten. Tolosaldeko herrie dagokienez, XVI. mende erdialderako herri-alkatea izendatzeko ahalmena lortu zuten, eskumen judizial hauek oso urriak baziren ere.

Horrez gain, Amasaren kasuak beste berezitasun edo bitxikeria batzuk ditu, sakonkiago aztertu beharko liratekeenak. Izan ere, herri ondasun ugari eta eliz patronatua Villabonarekin partekatzen zituen, zehazki noiztik jakin ez badezakegu ere, momentuz bederen. Batzuen ustetan, eliza Amasako lurretan egoteak herri hau Villabona hiribildu moduan sortu baino lehenagokoa dela adieraziko luke; Gorosabelek, adibidez, Villabona Amasaren menpeko zela adierazten du bere “Hiztegi” famatuan. Villabona abizena 1346an egin zen Tolosako aitonseme diren auzoen erroldan topa dezakegu: orduan, Santxo Villabonakoaren seme diren Pero Santxez eta Martin Santxez azaltzen zaizkigu hiribilduko auzo moduan. Hori dela eta, Jose Antonio Munita eta Jose Ángel Lemak, hiribilduaren sorrera XIII. mende amaieran kokatzen dute. Bitxikeria moduan, erroldan Villabona aipatzen da, baina ez, ordea, Amasa. Edonola ere, 1385etik aurrera biek beraien Historiako beste garai bat hasi zuten: ordutik bi udal-barruti ezberdinetan kokatuak geratuko ziren: Villabonak, bere hiribildu tituluari esker berezko barrutia izango zuen; Amasa aldiz, Tolosakoan sartu zen.

Hainbat esparru partekatzen bazituzten ere, Amasak zein Villabonak, bakoitzak bere udal-ondasunak zituen. Honen lekuko 1618ko agiri bat dugu (GAO-AGG, PT 2509, 108 au.-109at.). Adibide berantiarra, ezbairik gabe, baina XIV. mende amaierako hitzarmenak Amasarenak ziren ondasunak beren horretan mantentzen zituenez, pentsa daiteke XVII. mende hasiera hartan aipatzen direnak aspaldidanik jabetza egoera horretan egotea; hau da, XIV. menderako Amasaren ondare zirela.

Independentzia eskuratzeak, auziek eta beste hainbat beharrek zekarzkieten gastuak direla eta, 1618 hartan Amasako udalbatzak baso ustiapenaren inguruan irizpide berriak hartu zituen. Oihana zen aberastasun iturri nagusienetako bat, nagusiena ez bazen: “la dicha su villa no tiene otra renta de consideraçion sino es de los xarales para poder acudir al remedio de la paga de las dichas deudas y corridos”. Baina txaradietan aziendak noiznahi, nonahi eta nolanahi sartzen ziren, zuhaitzetako kimu eta aldaxkak janez. Honela, abelgorri zein bestelako animalien bazkatzeak sortzen zituen arazoak ekiditeko, ikuskatze eta mugarritze bat burutu zen. Sail haietako egurra oso baliotsua zen Amasaola eta inguruko burdinolen egur-ikatz eskaerari aurre egiteko. Agidanez burdinarekin lotutako industria Amasaren ardatz ekonomikoetako bat zen. Ondorioz, lursail horien ustiaketa mugatu edo arautzeak, Amasari diru premia larriari aurre egiteko aukera eman ziezaiokeen.

Dokumentuetan jasotako mugarritze ekintza horrek, Amasaren lurrak zeintzuk ziren izatearekin batera, hamaika izen ematen dizkigu, horregatik, jorratzen dugun independentziaren gaiari zeharka lotua badago ere, transkribaketa plazaratzea egokia dela deritzogu. Ikuskatu ziren eta animaliei itxi zitzaien sailaren mugak honakoak ziren:

“desde el mojón de Belauriate, que confina con los términos de Berastegui y Elduayen y por dende ella por el arroyo llamado ‘Ybiaingo erreca’, abajo Aniçinçerrieta, y dende al puerto llamado Arbiribilla y dende al puesto llamado ‘Mapilleta-barrenera’, y dende al puesto llamado ‘Gaztaña-bacarra’, que es en el puesto llamado Azpildi. Y dende al puesto llamado ‘Asquiaco-garayco-sarobearen-goyenera’, y dende al puesto llamado Abeyeguneaga; y dende allí al puesto llamado ‘Aindico-ayçaren-ganera’, y dende al puesto llamado ‘Aguerdieguico-bunoa’; y dende allí a donde están çinco robles en el campo llamado ‘Errexil-soroa’, y dende allí al puesto llamado ‘Lasturreta-çabalera’, y dende allí por el puesto llamado Apaciegui Abajo a Yruerrequeta y dende allí, por abajo, al puesto donde está la puente de madera de Huegon”.


Beste herrietan bezala, Amasan ere 1615ko gertakariak ekarritako ondorio ekonomikoak agerikoak izan ziren. Banantze prozesuari Koroak emandako baiezkoa ez zen doakoa izan. Guztiaren atzetik monarkiaren diru behar larria zegoen eta, ondorioz, herriek sosen truke independentzia eskuratu zuten. Gehienetan diru kopuru altuak izan ziren eta hauei aurre egiteko udal-lurrak saldu edota dirua zentsotan hartu zen, udalen zortasun maila ikaragarri igoz. Batzuetan gastu horiek banantze eskaerak egin zituzten herrien artean elkarbanatu egin ziren; beste batzuetan, independentzia eskuratu eta gutxira, herriek Elkarte edo Batasunak sortu zituzten, bereziki Batzar Nagusietako ordezkaritza eta gastuak partekatzeko. Amasa bera, adibidez, 1631 Anoetak eta Zizurkilek osatzen zuten Zubiberriako Batasunean sartu zen.

Baina agidanez, Amasan, independentziaren ordainetan erregeari eman beharreko dirutza beste kasuetan baino premia handiagoak ekarri zituen. Gastu horiez gain, aurreko urteetatik abian ziren hainbat auzik beren horretan zerraiten, eta zentsotan diru andana ere zorpetu zuten. Villabonarekin ondasun zein eliza mailan zuten jabetza edo administrazio egoera zela eta, guzien hobebeharrez bi herrien batasun politiko-jurisdikzionala adostu zen; hau da, udal-gobernu edo udalbatza bateratu bat sortzea.

Asmo hauek independentzia eskuratu eta gutxira hasi ziren, 1617ko abuztuan; baina bitarte horretan Amasak bere udala izan zuen. Urte hartako irailaren 24an, Villabonarekin elkartzeko eginbideak burutzeko ordezkariak izendatzerakoan, honakoa zen adierazitakoa:

“conzejo, justizia y regimiento y vezinos d’esta villa de Amasa, oy, día Domingo que se quentan veinte y quatro días del mes de septiembre de mil y seiscientos y diez y siete años, estando como estamos juntos y congregados en nuestro Ayuntamiento y ‘bazarre’ general para tratar y conferir de las cosas que tocan al seruicio de Dios, nuestro señor, y de su Magestad y bien vnibersal d’esta dicha villa en el puesto y lugar acostumbrado, expecial y nombradamente Juanes de Marrubiza y Legarbarrena, alcalde hordinario de ella y su término y jurisdición por el rey nuestro señor, y Juanes de Mutio, alcalde de la Hermandad, y Seuastián de Aguirre y Juan Miguel de Licoluma y Lizarraga, rexidores, Juan Martínez de Legarra, escriuano del rey, nuestro señor, y del número del Alcaldía de Aiztondo, Juanes de Legarra de Juanperezena, Domingo de Osandola, Juanes de Garmendia, Christóual de Ybarguen, Juanes de Legargoyena, Juan Martínez de Osandola, Juanes de Aranguren ‘de el [sic] Alcayde’, Domingo de Aranzalde, Juanes de Larrea, Miguel de Aransastroqui, Juanes de Lizarraga de Arraisti, Lorenzo de Yguerategui, Miguel de Vgalde, Miguel de Umeeta de Larrañaga, Fermin de Yriberri, Juan López de Echaondo y Miguel de Muñoqui, todos vecinos d’esta dicha villa…” (Villabonako Udal Artxiboa, 116-02)

Era berean, 1618ko martxoan Juanes Larrea alkate moduan aipatzen da; Juanes Musturia eta Osandolakoa errejidore kargua betetzen du eta hamabi betearazle moduan Lorenz Ierategi dugu. Ondorioz, datu hauek galdera interesgarria dakarte burura: zein izan zen Amasak Tolosatik aldendu eta Villabonarekin bat egin zuen unea? Amasa zein epetan izan zen guziz burujabe?

Kontutan hartu behar dugu 1615 ekintzak ez zuela bat-batekotasunik izan; hau da, erregeak eskaerak onartu, hiribildu tituluak luzatu, Tolosak helegiteak jarri eta eginbide guztiak egin bitartean, denbora jakin bat igaro zen. 1620ko abuztuan adibidez, Amasak independiente moduan hiru urte inguru zeramala adierazten zen; hau da, 1617tik; azken urte honetako abuztuan aldiz, independentzia urte t’erdi lehenago eskuratu zuela zioten: “por quanto como es público y notorio, la villa de Amasa hauía sido hasta agora año y medio sumisa y sometida a la jurisdición de la villa de Tolosa quanto al conozimiento de las causas ziuiles y criminales de los vecinos y moradores que hauía hauido”. Ondorioz, 1615-16 bitartean Tolosaren pean mantendu zela dirudi.

1619an Villabonak eta Amasak, nork bere aldetik, ordezkariak izendatu zituzten, ordenantza koaderno berri bat egiteko. Helburua, adostutako batasun politiko horri esparru teoriko bat ematea zen, gerora praktikan jartzeko. Legedi berriak udal hauteskundeen nondik-norakoak, udal-karguak, kartzela edota bilerak egiteko lekua zehaztu zituen. Beste arloei dagokienez, apenas hartu behar zen erabakirik; izan ere, amankomunean zituzten esparru horiek urteen poderioz pilatutako eskarmentuagatik zein usadioengatik arautuak zituzten.

Hurrengo pausoa bi herrietako ordezkariek izenpetutakoa herri-batzar batean adostea zen. Hau 1619ko urriaren 3an ospatu zen (GAO-AGG PT 84, 340 au.). Ez zen ordea, ahobatez onartu: bi auzotarrek, Migel Munokikoak eta Juanes Lizarraga Urreztikoak, ez zuten aurkeztu zitzaizkien ordenantzekin bat egin. Edonola ere gehiengoak bai, legediari baiezkoa eman zion. Baina oraindik, egoera berri hau egia bihurtzeko erregearen eta bere kontseilari eta epaitegien ebazpena falta zen.

Tramite edo izapideak burutu bitartean bi herriek politikoki bananduta mantendu ziren, 1620an argi dakusgun bezala. Orduko abuztuaren 6an bi udalbatzek Juan Martinez Legarrakoa eta Joan Ierategikoaren aldeko ahalordea ematen zuten eta bertan, Juanes Legarra Joanloperenakoa eta Juanes Arteagakoa alkateak zeuden; Migel Lakuntzakoa eta Domingo Asuragakoa (?) hamabiak, eta Domingo Ugaldekoa eta Migel Munoki errejidoreak. Ahalorde honek islatzen duenaren arabera, bi herriek oraindik bat egin bage zirauten. Honela dio erregeak hitzartutakoa onartzeko asmoz luzatutako idatziak:

“para que acudan a la villa de Madrid y a la Real Audiencia y Chancillería de Valladolid y a los demás; recogan los recaudos que en razón de la dicha unión y concordia se hubiesen fecho en el Real Consejo Supremo de Justicia (…) y pedir la confirmación de los dichos capítulos y unión y hazer cerca de ello en qualesquier tribunales los pedimientos nesçesarios y los demás autos y diligencias que se deban hasta que lo susodicho llebe efecto”.

Agindutakoa Felipe III.a erregeak baieztatu zuen, 1620ko abenduaren 9an; duela ia 395 urte. Aste gutxiren buruan, 1621eko Urte Berri egunean, udal-hauteskundeak ospatu ziren. Ordutik Villabonak eta Amasak udalbatza bakarra izango zuten, eta orduan hasi zen bien arteko elkarbizitzaren beste pauso bat.


Iago Irixoa


Haurtzaroa eta hezkuntza Villabonan

2015-09-21
Categorías: Archivos, Villabona,

Ongi dakigu, bai. Hezkuntza edozein gizarteren euskarri nagusienetako bat da. Hezkuntzarik gabeko herria, atzera doan herria da. Hezkuntza abiapuntua da, baita haurren garapenean ere.

Haurrek beraz, hezkuntza behar dute. Noski. Baina haurtzaroa ere. Hezkuntza eta haurtzaroa. Gaur egun, hauek luzeegiak direla esan ohi da. Dena eskura dutenez ez omen diote inoiz haur izateari uzten.

Garai batean oso bestelakoak ziren kontuak. Villabonan topatu dugun agiri batean ikusiko dugun bezala, adibidez. Bertan, duela 100 urte eskas gure gizartearen hezkuntza eta haurtzaroa nolakoak ziren ikusi dezakegu.

Agiri horretan irakasleak zerrenda bat egiten du. Eskolara zioazen haurren zerrenda. Bertan, asistentzia, egoera, ardurak, adina eta mota guztietako oharrak biltzen zituen. Kasu honetan mutikoen izen-emateak bakarrik topatu ditugu, jakin badakigun arren neskenak ere egiten zirela.

Villabona osoan 82 mutiko matrikulatu ziren 1911-1912 urteko kurtsoan. Hauek Lehen Hezkuntzakoak ziren, hau da, 6 eta 11 urte bitartekoak. Zerrenda honetan iraila eta abendua bitarteko egoera jasotzen da. 4 hilabete horietan (oporrak kenduta guztira 92 lan egun) 40 haurrek 50 egun baino gehiago egin zuten kale. Beraz, haurren erdiak klase erdiak (edo gehiago) galdu zituzten.

Ikusgarria ezta? Ba hunkigarriena arrazoiak dira: "ausencia" (oso gutxi), "enfermedad" (gutxi batzuk), "las fábricas, ocupaciones, abandono" (asko, gehiegi) eta "desconocidas" (erdia inguru). 3 orduz bakarrik joan behar ziren eskolara. 3 bakarrik izan arren, erdiak ezin zuen joan auskalo zergatik, irakasleak berak ere ez zekien. Guk argi dugu: "Fábricas, ocupaciones, abandono". Ziur.

Guzti hau larria bada, irakurri irakasleak amaieran idazten duena: "...observase que el número de matriculados es muy inferior al total del curso escolar de la población, sin que esté justificada la causa de su no asistencia a esta escuela única". Izen emandako 82 mutiko horiek erdia baino gutxiago dira. 6 eta 11 urte bitarteko beste 82-100 haurrek izen-ematea bera ere ez zuten egin.

Hezkuntzarik gabeko gizartea, gizarte pobrea da. Gizarte pobrea, haurtzarorik gabeko gizartea da. Segida honekin bukatzea nahitaezkoa da etorkizuna aldatzeko.


Amagoia Piá

Zezenak Santio jaietan

2015-07-20
Categorías: Archivos, Villabona,

Villabonako jaiek badituzte hainbat jarduera urtero-urtero errepikatzen direnak. Hauetako batzuek urteetan zehar ohitura bihurtu direnez Santioak ez lirateke izango hauek antolatu gabe. Baina guztietan aintzindariena, musikarekin batera noski, zezenen inguruko tradizioa da.

Gaur egun sokamuturra egiten da Santio eta San Inazio egunetan. Egun haundiak dira eta egiten diren jarduera ugarien artean hauek dira bereziki jendea biltzen dutenak. Hesien atzean zaletu asko biltzen da ateratzeko irrikaz, beldurrez, jostakin, kurioso,... ausartei begira, noiz errekorte ederrak egin edo noiz hankaz gora ikusiko dituzten zain.

Hau izan zen 1909. urtean Jose Otegik Udalari bigantxak jartzeko dirulaguntza bat eskatzeko erabili zen aitzakia: "...pidiendo una subvención para la  novillada que proyectan celebrar en honor de nuestro patrono Santiago, al objeto de dar variedad al programa de festejos que anualemnte tienen lugar, en atención a que se trata de un espectáculo que ha de atraer afluencia de forasteros..." (Villabonako Udal Artxiboa. 0010-01 cf). Dirulaguntza eman zioten noski.

Baina ez da hau zezenen inguruan dugun erreferentzia bakarra. 1678. urtean, San Martin jaietarako hesi berriak eraikitzeko erabakia hartu zen, han egiten den zezenketarako, "...por quanto para la corrida de toros que por las fiestas de San Martin se hace en frente de la parrochial yglesia del Señor San Maratin de esta Villa no ay barreras..." (Villabonako Udal Artxiboa. 0002-01 cf). Badirudi, garai batean zezenketarako zegoen ohitura oraingoa baino zabalagoa zela, bigantxez gain zezenketak ere egiten bait ziren, eta Santiotaz gain San Martinetan ere ospatzen bait zituzten.

Hala ere, gure artxiboan badago hau baino zaharragoa den dokumentu bat. 1622. urteko kontu liburu bat da. Liburu honetan hainbat zezen eta bigantxa jaietarako ekarri direla eta hoien truke ordiandutakoaren zerrenda ikusi dezakegu. "... a Domingo de Acolodi y Echeverria por un toro que dio para correr en los festejos de Señor Santiago de este año dos ducados...". Beraz, 1622. urtean Villabonan entzerruak egiten zirela baieztatu daiteke.

Ez dugu zerrenda hau bukatu nahi azken datu bat erantsi gabe. Edozein ikerketa lan ezin da ontzat eta amaitutzat eman gai horren inguruan beste artxibo batzuetan dauden dokumentuen kontsulta egiten ez bada. Gure blog honetako asmoa ez da inoiz ikerketa lanak aurkeztea izan, baizik eta gure herrietako artxiboetan topatzen ditugun dokumentu eta istorio bitxien berri ematea. Baina oraingo honetan, eta duela 15 bat urte Udal honek eta Tolosaldeako beste batzuek sustatutako lanei esker, Gipuzkoako Artxibo Orokorrean dauden dokumentuen artean bilatu dugu. Bertan, gure artxibokoa baino pixka bat zaharragoa den dokumentua topatu dugu: 1605. urtekoa da eta bertan Amasako Migel Artetxek eta Amezketako Joanes Loidik Villabonako Udalari zezen bat zaltzen diote jaietarako. Honela ba, 5 mendeko ohitura da hau.


Amagoia Piá

Villabonako artxiboak badu zer esanik

2015-04-27
Categorías: Archivos, Villabona,

Gure artxiboak ere, herritarrek bezala, Guda Zibileko ondorio latzak jasan zituen. Herrian bertan enfrentamendu militarrik egon ez zen arren, dokumentuak suntsitu ziren, espedienteak desagertarazi, material asko bidean "galdu"... 

Gure artxiboak ere, herritarrek bezala, jasan zituzten ondorengo errepresio urte luzeak. Bizitzako gauzarik ohikoenak bezala egunerokotasun gogorrak irudikatuaz, normaltasun itxura lortuaz hainbat espediente latzetan... 

Gure artxiboak ere, herritarrek bezala, egun haiei buruz galdetzen diotenean erantzuten du. Kontatzen digu urte haiek nolakoak izan ziren, nola bizi ziren eta nola aldatzen joan ziren... 

Aritza Kultur Elkarteak eta Villabonako Udalak sortu berri duten web orri honetan, besteak beste, Villabonako Udal Artxiboan aurkitutako dokumentu eta espedienteen deskribapenak eta irudiak ikusgai daude. Artxiboan, urteetan zehar Udalaren kudeaketaren ondorioz sortutako espedienteak gordetzen dira. Gure lana da, herritarrena, espediente guzti horien azterketa egin eta interpretazio ahalik eta zuzenenak ematea. 

Ereitenek gure artxibotik eta Aritza Kultur elkarteak bildutako beste artxibo batzuetatik ekarritako materialak deskribatu ditu web orri honetan. Benetan lan hunkigarria izan da, herritarrek kontatu digute, artxiboek kontatu digute, eta guzti horren deskribapena  eta interpretazioak jaso dira tresna itzel honetan. 

Gure artxiboak, lan honi esker, asko kontatu digu. Baina oraindik gehiago kontatzeko irrikitan dagoela ziur gera. Eta kontatuko digu. Jakin dezagun entzuten eta ulertzen.

Amagoia Piá