Eu Es

En fin... ba bai!

Blog
Turismo

Zarautzen turista izan gara

2014-06-30
Categorías: Turismo, Zarautz,

Erronka ez zen makala. Gure kostaldeko herri bisitatuenetariko bat hartu eta turismoaren inguruan dituzten kexak aztertu.

Hori egiteko, noski, laguntza beharko. CICtourGUNE bidelagun.

Hausnarketa ez da makala izan. Arrakastatsua ematen duen eredua ahula ez ote den galdetzeraino.

Arrakasta ezin da zenbakiekin parekatu, bisita kopuru altuekin, hain zuzen ere. Bisitariak ez baditugu lurralde garapeneko zati bihurtzen, bisitariek ez badituzte guk komunikatu nahi ditugun baloreak bereganatzen (edo sikiera entzuten!), bisitari gehienek gure lurraren zati bera betetzen badute… asko izan arren, asko izanagatik, guretzat kalte.

Horregatik, bi norabidetako lana bilakatu da. Epe motzean, egoera aztertu, ulertu, tokiko eragileen kezkak eta ideiak jaso,… eta berehalako erantzuna proposatu. Bigarrena, ordea, CICtourGUNEn esku geratuko da: hemen ikasitakoa Gipuzkoa osoari (EH osoari) eragiten  diolakoan.