Eu Es

En fin... ba bai!

Blog
Errenteria

Oreretako harresiak 1613an: Gruyere gazta bat?

2017-12-11
Categorías: Archivos, Errenteria,

1.- Harresiak, babesa ematetik haratagoko elementua

Jakina da hiribildu titulu eta maila juridikoa eskuratu zuten populazio guneek, inguruarekiko ezberdin edo aipagarri egiten zituzten elementuen artean harresiak zituztela. Askotan, eta Gipuzkoako kasua horren lekuko da, harresi hauek ez ziren Artaxoa, Avila edo Lugon ikus daitezkeenak bezalakoak, askoz elementu soil eta xumeagoak baizik. Hori dela eta, gure lurraldeko hiribilduetan izan zezaketen funtzionaltasuna behin baino gehiagotan ezbaian jarri da, bereziki Erdi Aroan zehar bizi zen barne-giro ezegonkorra baretu zenetik. Horren lekuko dugu hirigintza kontuetan emandako prozesuak eta hauen baitan harresi horiek izan zituzten erabilerak. Hamaika lekutan babeserako ziren azpiegitura horiek eraikuntza elementu soil izaten amaitu zuten. Ondoan zituzten etxeak handitu eta zabaltzeko asmoz, euskarri gisa erabilitako ormatzar bihurtu ziren.

Hasiera batean, harresiaren eta parean zuten etxeen artean tarte bat zegoen, erronda egiteko erabiltzen zena, besteak beste. Denborak aurrera egin ahala, bereziki XV. mende hasieratik aurrera, espazio hura okupatzen joan zen, normalean modu alegal edo ilegal batean. Udalbatzek nahi eta ezinezko politika bat eramaten saitu ziren, baina azkenean amore eman beharrean izan ziren, joera nagusiari ezin eutsiz (1).

2.- Errenteriako harresiaren aprobetxamendua

Orereta, Oiartzungo Huriberri edo Errenteria hiribildua aipatzen dugun prozesu horren lekuko izan da. Bere harresiek gainera, nolabaiteko erakargarritasuna izan dute eta hainbat lanek beraien inguruan jardun dute (2). Zoritxarrez, plazaratu diren emaitzak halamoduzkoak izan dira, bereziki garaian zegoen hutsune dokumentalagatik. Zorionez, aurreko mendeetako idatzietan barneratzeak oraindik uzta oparoa eman dezake. Datozen lerroak horren lekuko dira, harresiaren inguruan oso datu interesgarriak ematen dituen dokumentu bitxi baten inguruan jardungo baikara.

Udal aktetara joaz, harresiaren defentsa-erabilera zalantzan jartzeko lehen susmoak topa daitezke. Dokumentazio horretatik eskuratutako datuen artean, harresietan zuloak egiteko udalbatzak emandako baimenak ditugu, bereziki 1606 eta 1704 urte bitartean. Horrek, hirigintza-elementu esanguratsu hark izan zezakeen babes-funtzioa nahiko mugatua zela islatzen du, baita 1638ko erasoa jazo baino lehen ere. Jakina, halako baieztapenak tentuz, behin-behinean hartu behar ditugu, eta oinarri sendoagoa izate aldera, baimen horiek harresiaren zein tokitan eta zertarako ematen ziren ikertzea funtsezkoa litzateke. Izan ere, badirudi hainbat kasutan babes kontuak oso aintzat hartu zirela eta horren arabera zulaketak egiteko baimenak eman zirela; beste modu batera esateko, lizentzia lortzeko baldintzen artean, arriskuen aurrean zuloa berriz ixtea zegoen; hori izan zen, adibidez, Urdangarin etxearen kasua: harresiaren zatian egin zuen atea ixteko agindua eman zitzaion 1637an, frantsesen etorreraren zurrumurruen aurrean.

Hala ere, Errenterian, hainbat kasutan harresi eta etxeen arteko tarteak mantendu zirela ematen du, gutxienez XVIII. mendera arte. Dena den, horrek ez du esan nahi harresiak hirigintza aldetik erabili ez zirenik; aitzitik, tarte hori errespetatuz beste konponbide bat topatu zen: tarte horretan korridore edo pasilloak eraikitzearena, hain zuzen ere. Hor daude, besteak beste, aktetan dokumentatu daitezkeen Frantziska del Bruel (1585), Blas Jerezkoa (1609), Lubeltza etxea (1612koa) Migel Felix Etxezarretakoa (1684) edo Juan Galardikoaren (1700) kasuak.

3.- 1613ko ikuskatzea: lau “espaloi”, hainbat etxe

Harresia zulatzeko lizentzia horietako batek auzia sortu zuen baimendutakoaren eta udalbatzaren artean. Afera epaitzeko ardura korrejidoreak hartu zuen eta honi esker, auzia Tolosan dagoen Gipuzkoako Artxibo Orokorraren funtsen artean gordeta dugu, zehazki AGG-GAO CO LCI 417 espedientean.

Baimenaren inguruko eztabaidetatik haratago, prozesuak bere baitan altxor preziatua gordeta du: 1613ko harresien ikuskatzea, hain zuzen ere. Azterketa hau benetako pagotsa da gune horrek frantsesek eragindako sutearen aurretik zuen egoera jakiteko, baina ez hori bakarrik. Harresiaren azterketak berak toponimia lanetan egin diren ekarpenak osatzeko balio du, hainbat etxeren kokapen zehatza jakingo genukeelakoan baikaude. Era berean, eta datuak uztartuz, 1638. urtearen ondoren eman zen berreraikuntza prozesua aztertu daiteke eta halaber, kronologikoki atzeranzko bidea eginez, ikuskatzea 1512-1613 urteen arteko garapena zein izan zen jakiteko funtsezko euskarri dugu. Hau guztia, jakina, beti ere dokumentazio eskasiak edo testuek gaiari buruz eman ditzaketen informazioek hamaika muga jarri ditzakeela aintzat hartuz.

Auzia Juan Amasakoari emandako baimenaren inguruan diharduenez, 1613ko azaroaren 11ko ikuskatzea bere etxeetatik abiatu zen, ondoren hiribilduari itzulia emanez. Higiezin horiek errebaleko atearen ondoan zeuden eta datu ezberdinak lotuz,  badirudi XV. mende amaieratik gutxienez, etxe horien jabetza abizen beraren baitan egon zela. Izan ere, Errege Katolikoek lonja ezartzeko baimena eman zutenean, 1497an, hori eraiki artean errebalaren ondoan zeuden Pero Amasakoaren etxeetan egongo zela agintzen zuten: “que está junto con la puerta que salen de la dicha villa para la villa de San Sabastián, a man ezquierda” (3).

Ikuskatzeak Amasaren etxetik beheranzko bidea hartu zuen: Errebaleko edo Donostiako atea, Zubieta lizentziatuaren etxeak (orduan lonja moduan erabiliak), Lubeltza “etxe zaharrak” eta beste hainbat aipatuz. Horiek guztiek lehenengo zati, eremu edo, dokumentuan aipatzen den bezala, “espaloia” osatzen zuten. Ikuskatzea halako lautan banatu zen eta azterketa guztian ate bakarra aipatzen bazen ere, gaur egungo alde zaharraren forma aintzat hartuz, lehenengo begiratuan zati horiek primeran identifikatu daitezke.

Hiribilduari bira emanez, ikuskatzeak 53 etxe aipatzen ditu: lehenengo espaloian, hogei; bigarrenean, hemeretzi; hirugarrenak sei lituzke, tartean “dorre zaharrak”: “las torres biejas de los herederos de Marina de Ysasti, que las posee Juan de Aruelaiz, edificados sobre las dichas murrallas”. Hemen zailtasun bat dugu, “La Torre” izeneko etxeak eta “dorre zaharrak” aipatzen baitira, hurrenkera horretan eta azkena espaloiaren amaiera delarik; horregatik, azken horiek eta ez “La Torre”, Torrekuari dagozkiola uste dugu.

Laugarren espaloia, “Morrontxo”-rekin hasiko litzatekeena, ez du inolako dorrerik aipatzen, Frantzisko Arramendikoaren etxeak baizik. Ziurrenik Arramendiren atzean Arranomendi irakurri beharko genuke eta modu honetan, Frantzisko hori 1496 inguruan hil zen Morrontxeren semea genuke.

Azken espaloi honek hau zati nagusitan bereizten da, baina ez dagozkie beste horrenbeste etxeri. Arramendiren higiezinaren ondoren bi etxe multzo aipatzen dira: “beste lau etxe” (“otras quatro casas seguientes”) eta hauen ondoren “beste bi etxe” (“yten, dos casas seguientes en la propia açera”); espaloiaren amaieran Tomas Zelaiakoa eta andre Milia Zubietakoa senar-emazteen etxeak leudeke. Funtsean, beraz, harresiaren zati honek 8 etxe bilduko lituzke. Hemendik eta Amasaren etxera higiezinik gabeko tarte bat legoke, ondoan harresia eta eliza ludekeelarik, gaur egun argi eta garbi ikus daitekeen moduan.

4.- Etxeei buruzko datu batzuk

Orokorrean, ikuskatzeak agerian uzten du harresian hamaika zulo egin zirela, leiho eta ateetarako. Azken elementu hauek erabilera ezberdinak zituzten; orokorrean sotoetara joateko sarrerak dira, bertatik merkatalgaiak eta bestelako gauzen sartu-irtena bideratzeko. Batzuetan, ordea, ate hauek etxearen eta harresiaren arteko gune irekietarako sarbidea ziren, baratzak edo lorategiak zituzten tarteetarako, hain zuzen ere. Migel Alduntzingoa lizentziatuaren etxeak, adibidez, harresiaren zatian lau leiho, atea eta “harrizko lorategia” zuen: “Yten, las casas prinçipales del dicho liçençiado Miguel de Aldunçin, que están fabricadas por la parte de atrás sobre la dicha murralla. Tienen en ellas quatro ventanas y una puerta baxa y jardín de piedra”. Handik gertu zegoen Grazia Galartzakoaren jaraunsleen etxeak ere halako lorategia zuen, baita Domingo Zubietakoaren oinordekoena ere. Baratzeei dagokienez, Esteban Alduntzinen kasuan aipatzen dira.

Itxura aldetik dorretxeak dira eraikinik azpimarragarrienak, baina ez bakarrak. Juan Ortiz Agirrekoaren jaraunsleen etxeak, gorago aipatu dugun beste egitura berezi bat du: harresi gainean etxea eraikita izateaz gain, sotorako ateaz aparte, egurrezko korridorea duela aipatzen baita.

Datu bitxiagorik topa daiteke. Errebaleko atetik beheranzko bidea eginez, Jakue Beraungoaren etxea dugu, harresian bertan armarria duena. Bere kasua hagitz interesgarria da. Batetik, harresiaren funtzioen galera adierazten du, euskarri soil moduan zuen erabilerari lehentasuna ematen zitzaiolarik; hau da, harresia bera eta etxeen paretak ezberdintzeko zailtasunak zeuden, osotasun bat osatzen zutelaren seinale. Izan ere; azterketa egin zenean, Beraunek berak zioenez, armarria eta leihoa ez zeuden harresiaren paretetan: “dixo que son distintas la pared de la dicha muralla y la parte donde están las dichas armas y bentana”. Baina hori ez da adibide horrek ahalbidetzen duen hausnarketa bakarra. Beraunen etxea non dagoen ikusita eta armarriaren aipamena aintzat hartuta, duela aste gutxi hiribilduko ondareak izan duen eraso eta galera baten inguruan aipamena egitera garamaratza. Datu gehiago bildu behar direla ohartu beharrean gaude, baina kokapena eta elementuaren aipuak aintzat hartuta, ez litzateke harritzekoa izango 1613ko armarria eta berriki inguru horretan suntsitu dena, gauza bera izatea (4); are gehigo armarriaren elementuek, XVII. mendekoak ziruditenean.

  

Espazioaren aldetik, interesgarria litzateke gaur egungo etxeek eta 1613koek zabaleran orube bera betetzen zuten ala ez jakitea. Honela, etxe-jabe batzuek ondoko sailak eskuratu zituzten ala ez eta hori noiz egin zuten jakiteko oinarri batzuk jarriko genituzke. Ildo honetatik, urte hartan egindako azterketan, harresi ondoko guneek okupazio nabarmena zuten. Hala ere, bazeuden eraitsita edo orubea erdi hutsik zituzten zatiak. Lehenengo espaloian aipatzen den Labaienen etxeek horren adibidea ematen digute. Eraikina ordurako eraitsita zegoen, baina ez hori bakarrik, alde horretan harresia ere hautsita zegoela ematen du: “Yten, los suelos de las casas que fueron de Labayen y están desechas y tiene rota la murralla [sic] sin puerta para seruiçio”.

Iago Irixoa

(*) 1857ko Morrontxo eta Torrekua arteko atearen argazkiarako, ikus RUIZ DE AZÚA, J.: “Las primeras fotografías”. In: Oarso, 2014, 13-23 orr., bereziki 21. Udal Artxiboan ere, horiek kopiak gordetzen dira. Eskerrak eman nahi dizkiogu Luis Elberdini datua helarazteagatik.

(1) Honen inguruan, ARÍZABA BOLUMBURU, B.: Urbanística medieval (Guipúzcoa). Donostia: Kriseilu, 1991, bereziki 123 orr. eta hh. Donostiako kasurako, ikus baita AGUINAGALDE OLAIZOLA, F. B. de: “La reconstrucción de un espacio urbano. Vicisitudes de las torres del Preboste, en la calle de las Carnicerías (Embeltrán). Siglo XV-1813”. In: BEHSS, 23 (1989), 79-131 orr.

(2) LECUONA, M. de: “Rentería, villa amurallada”. In: Oarso, 4 (1961), 5-7 orr.; OBESO, X.: “Las murallas del este de la villa de Rentería”. In: Oiarso (1989), 117-118 orr.; SARASOLA, N.: “La muralla de la Villa de Errenteria: Intervención arqueológica en el solar Kapitanenea 16”. In: Oarso (2006), pp. 44-47. Ald. IBÁÑEZ ETXEBERRIA, A.; AGUIRRE-MAULEÓN, J.: “Consideraciones arqueológicas en torno al urbanismo en Rentería en el siglo XVI”. In: Bilduma, 10 (1996), 29-43 orr.

(3) CRESPO RICO, M. A.; CRUZ MUNDET, J. R.; eta GÓMEZ LAGO, J. M.: Colección documental del Archivo Municipal de Rentería. Tomo II (1470-1500). Donostia: Eusko Ikaskuntza, 95. dok.

(4) http://herribizia.errenteria.eus/2017/10/27/errenteriako-udalak-herritar-guztiak-deitu-ditu-historia-ondarea-babestera/; http://oarsoaldea.hitza.eus/2017/10/27/ondare-historikoa-babestera-deitu-du-udalak/; http://oarsobidasoa.hitza.eus/2017/11/06/lotsaren-murrua/).


La danza de los gitanos

2013-02-15
Categorías: Archivos, Errenteria,

No es cuestión menor el encontrar un texto como el que vamos a comentar en un acta de Errenteria de 1611.  Lo tenemos que situar en el momento de la programación de los festejos del día de la Magdalena, cuando se deciden hacer dos bailes, siendo uno de ellos “de gitanos”. La villa tenía por costumbre hacer danzar a los mozos para solemnizar la fiesta de la patrona, y así, encontramos referencias de dicha práctica en 1599, 1603 o 1611, fecha que nos ocupa este breve apunte.

Veamos pues, el mencionado fragmento en toda su literalidad:

 "...y para que la dicha deboçión baya en aumento, acordaron que su día, dende la víspera, se hagan dos danças: la una de libreas, conforme con sus mudanças e ystrumentos y dichos en alabança de la Santa, y la otra el propio día de gitanos".

Como no queda muy claro que se refiera a la danza, y se puede interpretar de forma errónea (entendiendo como “dia de gitanos”), hemos vuelto a redactar el final, corrigiendo así la confusa anotación del escribano y añadiendo unas comas donde proceden:

"... y la otra, el propio día, de gitanos".

Este “baile de gitanos”, probablemente lo representaran los aludidos mozos, a través de una mascarada simulando el estilo de los Kaskarots de Ziburu, o quizá fueran los propios gitanos los danzarines, quienes desde su llegada a la Península en el siglo XV empezaron a participar en las fiestas del Corpus con sus bailes. Sin irnos muy lejos, está registrado en el Libro de Cuentas de varios pueblos de Bizkaia de 1559, de 1566 y de 1570 el pago en maravedíes a unos egitanos que delante del Santísimo hicieron ciertas danzas e vueltas e regocijos.

Sea como fuere, es siempre una satisfacción, para los que investigamos la Historia del Pueblo Gitano, encontrarse textos que lo aludan en la Edad Moderna y que no sean de carácter legislativo ni procesal.

Sin embargo, si de verdad se permitía a los gitanos bailar en estas celebraciones señaladas, mientras que las Juntas desde el siglo XVI habían prohibido la entrada de los mismos en Gipuzkoa, se estaría cumpliendo la letra de esa canción popular que dice:

“Cuando llegan los días señalaitos,
hay muchos gachositos que son gitanos,
visten gitanos, cantan casi gitano,
y juran que su abuelo fue gitano.

Cuando pasan los días señalaítos,
Los mismos gachositos cazan gitano, muerden gitano...”.


David Martín Sánchez