Eu Es

Piztu da piztia!

2019-06-19 Ereiten Herman Melville eta Moby Dick Hondarribiko liburutegian

Herman Melvillen jaiotzaren berrehungarren urteurrena dela eta Hondarribiko Udal Liburutegiak datorren hiruhilerako bere lan famatuena den Moby Dick eta itsasoarekin harremana duen jarduera desberdinez osatzen den programa zabala prestatu du. Bertan film emanaldiak, solasaldiak, tailerrak, erakusleihoak eta kontzertuak egongo dira.

 

Hondarribia eta itsasoaren arteko harreman hurbiletik abiatuta datozen hilabeteetan liburutegian erakusketa bat ere izango dugu. Honetan argitalpenak, liburuak, komikiak, aldizkariak, pelikulak eta kartelak aurkituko ditugu. Erakusketa aurrera eramateko Koldo Mitxelena Liburutegiaren Komikigunea, UBIK, Hondarribiko Done Pedro Itsas Gizonen Kofradia eta Hondarribiko herritarren lankidetza izan ditugu.

 

Programa zabal hau Hondarribiko kultur-eragile desberdinen elkarlanaren emaitza da: Judas Arrieta bezelako artistak, Menina edo Santa Maria Magdalena Arte tailerrak, ikasleak, merkatariak, Psilocybenea, Musika Eskola, Blagan euskara elkartea, HS2,...

 

Ekainaren 19an Moby Dick Zikloaren programa aurkezteko prentsaurrekoa izango da liburutegian eta arratsaldean berriz, Musika Eskolak kontzertua eskainiko du programazioari hasiera emateko.