Eu Es

En fin... ba bai!

2019-06-13 Ereiten Enarak liburuaren aurkezpena

Fotos

Zoom.

'Hitzen bila irten, eta enara lumak bilduta bueltatu. Joan-etorrialdi bakoitzeko bat. Eta lumok eskuan, liburu bat idatzi. Encarna Cuesta Martinena izan zen jasotako lehena, haren etxean: Garagaltzako Gaztelondo baserrian. Kantua etorri zitzaion gogora 1963ko Macoteratik (Salamanca, Espainia) gaur egungo Oñatiraino ekarri duen hegaldia errepasatzean:


“Golondrina, golondrina,

tú que vuelas sin cesar,

dale un abrazo a mis padres

que allá en Macotera están.

Y si tú les ves que lloran

tú les debes consolar.

Diles que aquí entre los vascos

nunca les podré olvidar.

¡Qué bonito, qué bonito,

es el ir a trabajar!”


Hortxe enarak, hegotik iparrerako eta iparretik hegorako migrazio etengabean; hortxe herrimina, malko artean; hortxe lana, beharraren halabeharrez bozkariotan. Hortxe liburu honentzako soinu banda posible bat, hegaldi desberdinetan honaino heldu eta bertan laketu ziren migratzaile zehatzen ibilbidea ezagutzeko.'


Enarak

Amagoia Gurrutxaga

Oñati, 2019

Jerardo Elortza Bilduma 2


Liburuaren aurkezpen ekitaldia 2019ko ekainaren 13an, 19:00tan, Oñatiko Osoko Bilkura aretoan