Eu Es

En fin... ba bai!

2019-05-02 Ereiten Gehiengoaren hiria

Liburu aurkezpena Pasaian

Zabaldiya bildumarekin aurrera jarraituz, Pasaiako Udala eta Ereitenek elkarlanean sortu dute 'Gehiengoaren hiria' liburua. Egileak Jonander Agirre Mikelez eta Ander Gortazar Balerdi izan dira.


Liburu honen aurkezpena Trintxerpen izango da 2019ko maiatzaren 9an 19:00tan, Trintxerpeko Udal Liburutegian.


Hasi gozatzen liburuaren aurkezpenari esker:


'Hiriak inguratzen gaituen arren, ez dugu ikusten.

Hiria etsaitzat hartzen dugu, haren parte bagara ere. Gehiengoaren hiriarenak gara. Indarra eta espero ez duzun edertasuna erakusten duen gehiengoaren hiriarenak. Indartsua eta Ederra. Horrela azaltzen dugu gure ingurunea. Era berean, horrela agertu nahi dugu geure burua Historian. Hiria kanpotik baino ezagutzen ez duenari gure edertasuna erakutsi nahi diogu. Liburu eder honek errelato horren berri ematen du. Gure hiria hobeto ezagutzea eta hobeto maitatzea, horra hor gure desioa.'