Eu Es

En fin... ba bai!

2018-12-28 Ereiten 2018ko ondare jardunaldiak

emakumeak

Hainbat herritako ondare jardunaldietan parte hartu du aurten Ereitenek. Besteak beste, Zumaian eta Oreretan


Zumaia EMEz: emakumeen pausoz pauso ibilbidea

Europako Ondarearen Jardunaldien harira, Zumaiako emakumeek historian zehar utzitako ondareari buruzko bisita egin genuen. Bi ikuspuntu ezberdinetatik bideratu zen bisita. Lehenengoz, ondare anonimoak aztertu genituen, hau da, emakumeen espazio eta lanbideak ikertuz, kostaldeko herri batean kokatuta, kasu gehienetan itsasoarekin harreman handia duten lanbideak eta tokiak ezagutaraziz.

Eta ondoren, historia pertsonalak aurkeztu genituen, hainbat emakume zumaiarrek, eremu ezberdinetan utzitako aztarnak miatuz: Elbira Zipitria eta Julene Azpeitia irakaskuntza arloan, BalendiƱe Albizu poesian, Inaxi Etxabe bertsolaritzan, edota Angeles Sorazu erlijioan besteak beste.


Errenteria : Emakumeekin

Emakumeak, mendez mende, ezabatuak, desagerraraziak, arbuiatuak izan dira, edo bestela, ahaztuak izan dira gizonezkoek gizonezkoentzat idatzitako gizonezkoen historia baten mesedegarri.

Horregatik, Errenteriako Berdintasun Planaren baitan, Mariasun Landa Sari lehiaketa antolatzen da; horren helburua da gizarteko arlo desberdinetan emakumeek egindako ekarpenak ikustaraztea eta haien lanak goraipatzea; era berean, herri-kronika osoa osatzea.

Aurtengo Ondare Jardunaldietan lehiaketa honetan azaldu diren hainbat emakume ekarri ditugu gogora. Hauetako batzuk errenteriarrak dira jaiotzez; beste batzuk, bihotzez, baina guztien ekarpena da nabarmentzekoa.


Argazkia: Miren Osa Galdona - Argia