Eu Es

Piztu da piztia!

2018-12-14 Ereiten Gure UZTA

Fanzineen aroa atzean utzita, autoedizioarenean omen gaude. Halere, isbn-dun argitalpena egiteari ekin diogu. 'zine kutsua badu ere; autoekoizpena bada ere. Are: gure kabuz egindakoa da; ez digu inork halakorik eskatu; inork ez du halakorik espero.


Ez al da beti horrela izan, ala?


Honako hau lan-esparruan bildutako uzta bada ere, lana produkzioa baino gehiago dela eta lankideak lanean erakutsi ezin dituen doaiak dituela adierazi nahi du honek. Horregatik, elkarren ezagutzarako ardatza lanaren ekoizpena izan arren, sortzaile gisa irudikatzen ditugu hemen bildutako lagunak.


Hau da, kolage-ek Leire lasaitu dutela sinisten dugu; argazkiek Ainhoa egiazko mundura eraman dutela pentsatzen dugu; Maite ispiluaren beste aldean marrazten irudikatzen dugu; Koldok mozorro berri bat janzteko aukera izan duela jakin badakigu... Era berean, Xabier, BeƱat, Ander eta David nor bere erronkaren aurrean zegoen, guk ezer eskatu baino lehen.


Alegia, inork eskatu ez, baina gure mundua, kezkak eta okurrentziak islatzeko balio du. Guk bai, guk ereiten dugu. Hau da uzta.