Eu Es

En fin... ba bai!

2018-11-12 Ereiten Farmazia Beltzaren Hondamuinean

Fotos

Zoom.

komiki aurkezpena

Komiki aurkezpena Komikigunean azaroaren 15ean 11:00etan

Hondamuinean / Zerocalcare

Farmazia Beltza 2018


Egilea: Zerocalcare

Itzultzailea: Koldo Izagirre

Izenburua: Hondamuinean

Jatorrizko izenburua: Macerie prime

Edizioaren arduradunak: Koldo Almandoz eta David Zapirain

Argitaletxea: Farmazia Beltza

Jatorrizko argitaletxea: BAO (Milano)

Sustatzaileak: Ereiten Kultur Zerbitzuak; Talaios Kooperatiba; Katakrak liburuak; EHItaliaDa Elkartea

Argitaratze data: 2018ko azaroa

ISBN: 978 84 947597 4 1

190 orrialde (coral white 140 grtako paperean); tapa biguina, solapaduna. 165x240


Edizio honi buruz: Macerie prime dugu Zerocalcareren lan berria. Frantsesez orain dela bi hilabete argitaratua, gazteleraz argitaratu gabekoa. Beraz, berebiziko garrantzia duen edizioa da, Europa eta Ameriketan milaka eta milaka komiki saltzen dituen goi mailako marrazkilariaren lana azkar eta zuzen etorri baitzaigu euskarara.

Egungo kronika da, lagunen artekoak, lanaren presioa, lan ezaren presioa, norbanakoaren garapena, printzipioei eusteko borroka... Zero-ren ohiko estiloan, kultura popularrari tarte zabala eskainiz eta hizkera zorrotz bezain herrikoian kontatuta.


Zerocalcare egileari buruz:

Marrazkilari

Zerocalcare gaztetxotan hasi zen eskua trebatzen fanzinetan eta punk-hardcore kontzertuetarako afixetan. Ezin konta ahala dira Centri Socialien zirkuituan sortutako berdeletan egin zituen kolaborazioak eta mota guztietako aldizkarietan argitaratutako marrazkiak, marrazki adierazkorrak eta marrazki hiztunak. Gaztetxoa estilo garratz baten jabe egin zen.


Komikilari

Kultura alternatiboan kontaera luzeetarako pultsua eta arnasa harturik, oraindik orain filma bihurtua den La profezia dell'armadillo (2011) argitaratu zuen Zerocalcarek hogeita zortzi urte zituela, autobiografia eta kritika soziala osagarri nagusitzat dituen komiki sail baten hasmenta gisa: Un polpo alla gola; Ogni maledetto lunedi; Dodici; Dimentica il mio nome, eta, noski, mundu mailako hedadura hartua duen Kobane Calling.


Euskaraz

Hondamuinean dugu Zerocalcarek gurean publikatzen duen aurreneko lana (Macerie Prime, 2018)


Zero-ren lana www.zerocalcare.it helbidean duzu gozagarri.