Eu Es

En fin... ba bai!

2018-07-24 EREITEN Ciclo de órgano y visita de Usurbil Harria Hitz

Historia, artea, gastronomia eta musika uztartuko dituen proposamen batekin gatoz gaurkoan, abuztuaren 5ean, HARRIA HITZ bisita gidatua eskainiko baitugu Usurbilen.

 

Euskal tradizioa eta modernitatea ederki uztartu dituen herria da Usurbil, baita euskal sorkuntzarekin konprometitutako herria ere. Inon baino hobeto islatzen da 60ko hamarkadan Euskal Herrian gertatu zen kultura-eztanda, eta baita eztanda horren ondorena ere. HARRIA HITZ ibilbideak, herrigunean ikus daitezkeen zenbait elementuren bitartez, Usurbilek euskal kultura garaikidearen susperraldian jokatutako papera ezagutaraztea du helburu.


Horrez gain, Zumeta Arte Estudioa, Jose Luis Zumeta margolariak eta bere alaba Usoak partekatutako espazioa, ezagutzeko aukera izango dugu.


Eta Artzabalen indarrak berritu ostean, Marina Tchebourkinak Donostiako Musika Hamabostaldiko Organo Zikloaren baitan eskainiko duen kontzertura gonbidatuko zaitugu. Jatorri errusiarreko organista ezagun honek, Youri Boutsko musikagilearen “Deuxième Grand Cahier d´Orgue” obraren mundu mailako estreinaldia eskainiko du Usurbilgo Mutin organoan.


Gehiago jakin nahi izatera, ibilbide honetan parte hartzera animatzen zaitugu.


EGUNA ETA ORDUA: Abuztuak 5, igandea, 17:00


EGITARAUA:

17:00 Usurbilgo frontoian elkartu

17:05 HARRIA HITZ bisita gidatua herrigunean (Dema Plaza, Udarregiren omenezko eskultura, Zumetaren murala, Mikel Laboa Plaza, Tapiaren murala, Askatasuna Plaza, Sagardoaren Monumentua)

18:15 Zumeta Arte Estudiora bisita

19:15 Mokadutxoa Artzabalen

20:00 Usurbilgo Salbatore Elizan, Marina Tchebourkina organistaren kontzertua, Donostiako Musika Hamabostaldiko Organo Zikloaren baitan.


HIZKUNTZA: Azalpenak euskaraz emango dira

PREZIOA: 8 €

INFORMAZIOA ETA ERRESERBAK: 688 818 017 / info@kultour.pro


Aldez aurretik izena ematea beharrezkoa da (25 lagun, gehienez).