Eu Es

Piztu da piztia!

2018-07-20 EREITEN 2018ko uztaila

Posible al du enpresa batek tokiko komunitatea sortu? Edo tokiko komunitatean bere burua txertatu? Zilegi al zaio halakorik egitea? Enpresak bezeroak ditu; ez al ditu haren komunitatea urrupatu eta propiotzat hartzen?

Zalantza, kezka, galdera. Ez dakigu oso ondo gurean zer den.

Alabaina, lana gizarteratzeko bidea topatzen tematu gara. Lana, bidea eta komunitatea gurea ala lanerako deitzen gaituztenarena dela ere.

Blogeko #hilekoberriak horren adibide ditugu. Ados. Baita horren inguruko interesa piztea ere.

Era berean, liburutegia liburuen kontainerra baino gehiago bihurtzea nekeza bezain emankorra da.

Zer esanik ez herriko ondarea, herriko artea, herritartasuna lotzeari gagozkiola.

Beste batzuetan, ordea, garai batean historialariak ginela oroitzen dugu:

Kakaoaren ibilia

Getariako liburutegiko ekimenaren aurkezpena Leire Canoren eskutik Hiri gorrian  (48:30 min.-tik aurrera)

Asteasuko artxiboan topaturiko lanbideei buruz Amagoia Pia Hiri gorrian (29:40 min.-tik aurrera)

Usurbilen HarriaHitz bisita gidatua Sara Etxebestek Amaraunean. (23. min.-tik aurrera)

Merezi duela sinetsita gaudenez, Youtuben ere agertuko gara, dira, zarete. Ereiten kanala

Komikigunetik Irune Arnaez Donostiako komikiaren ibilaldiaz Euskadi Irratiko Kultur leihoan (23.min.-tik aurrera)

Eta, azkenik... azkenik barruko garrak gozatzeko... botikak ditugu. Farmazia Beltza argitaletxearen bidez zabalduko ditugunak. Ditugu, bai. Izan ere, edabe eta ukendua egiten ez gara bakarrik izango. Horren lekuko, Txintxuarekin batera argitaratu Koldo Almandozen liburua: Argazpitituluak; eta jada inprimategiko bidean dagoen Zu2 bildumaren lehen alea. Liburuaren aurkezpena Koldo Almandozek Arratsean

Bakarrik lo ez, lagunekin bai!